Antxeta mokogorria (Chroicocephalus ridibundus) laridae familiako hegazti zangaluzea da.[1] Europako, Asiako eta ekialdeko Kanadako kostaldeetan bizi da. Beste kaio asko bezala, lehen Larus generoan kokatu zuten.
Izen arruntak
Antxeta mokogorri izena da euskara batuan erabiltzen den izen arrunta. Horrez gainera, bizkaieraz, txirlet izen arrunta ere badu.[2][3]
Deskribapena
Kaio txiki bat da, 38-44 zentimetroko luzera eta 94-105 zentimetro arteko hego-zabalera ditu. Gorputz zuria eta hego hauskarak ditu. Udan txokolate koloreko burua izaten du, neguak ordea zuria bihutzen zaio, baina orban beltza gelditzen zaio atzealdean. Izenak dioenari jarraituz, moko eta hanka gorriak ditu. Udan mokoa ilundu egiten zaio buruaren txokolate kolorearekin elkartuz. Antxeta mokogorriaren kantuak gizakiaren barrearen antza du.
Elikadura
Itsas hegaztia izanda bere elikadura arrantzan oinarritzen da. Tarteka ugaztun txikiak eta intsektuak ere jaten ditu. Gizakiaren hondakinak ere aprobetxatzen ditu.
Galeria
Erreferentziak
- ↑ Pons J.M., Hassanin, A., and Crochet P.A.(2005). Phylogenetic relationships within the Laridae (Charadriiformes: Aves) inferred from mitochondrial markers. Molecular phylogenetics and evolution 37(3):686-699
- ↑ «Txirlet»[Betiko hautsitako esteka]», Labayru Hiztegia.
- ↑ Eneko BARRUTIA ETXEBARRIA: Bermeo eta Mundakako arrantzaleen hiztegia, Udako Euskal Unibertsitatea, 1996. ISBN 9788486967765
Kanpo estekak