Hasieran surrealismoa landu zuen, eta gero arte abstraktua lantzen hasi zen frantses pintoreen eraginez. 1950. urtean bere lehen erakusketa egin zuen Bartzelonan. 1953. urtean New Yorkera joan zen, eta bere obra ezagutzera eman zen Estatu Batuetan zehar. Nazioarteko erakusketa handietan hartu zuen parte. Pintura lanez gainera, aipagarria da bere lan grafikoa ere (grabatuak, litografiak, serigrafiak). 1979anBerlingo Akademiako kide hautatu zuten, 1981eanFrantziako arte ederretako urrezko domina irabazi zuen, eta 1984anBasileakoRembrandt saria.
1960. urteaz geroztik, pintura lanetan jarraitu bazuen ere, eskultura lanetan jardun zuen gehienbat. Material ugari erabili zituen bere eskulturetan: brontzea (1987, Cruz anudada), zeramika (1988, Sillón con barra), aluminioa eta altzairua (1990, Silla y nube). Bartzelonan badago bere lanez beteriko museo bat, Fundació Tàpies izenekoa.