Antoni Martí Petit (Escaldes-Engordany, 1963ko uztailaren 30a - ibidem, 2023ko azaroaren 6a) andorratar arkitekto eta politikaria izan zen. Andorrako lehen ministroa izan zen 2011ko 2019ra.
Tolosa Okzitanian arkitektura ikasi zuen eta lanbide horretan aritu zen. 1993an hautatu zuten lehen aldiz Andorrako Kontseilu Nagusiko kide, eta 1997an eta 2001ean berrautatu zuten. 2004an dimisioa eman zuen, jaioterriko alkate kargua betetzeko.
2011n Demokratak Andorraren Aldeko hautagaitzaren buru izan zen eta hauteskundeak irabazi ostean lehen ministro izendatu zuten. Inbertsioen legeari buruzko negoziazioak hasi zituen Europar Batasunarekin, eta euroa sartu zuen diru ofizial gisa. Andorrako 2015eko banku krisiari ere aurre egin behar izan zion. Urte horretan berriro hautatu zuten, eta 2019ra arte iraun zuen agintaldiak.