Anthony Harding (2000ko ekainaren 30a) tranpolin jauzilari ingelesa da. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen hiru metroko tranpolin sinkronizatuan, eta ekitaldi berean zilarra irabazi zuen 2022ko Munduko Txapelketan.
Hardingek 2018ko Udako Gazteen Olinpiadetan parte hartu zuen Buenos Airesen, non zilarrezko domina irabazi zuen Daniel Restreporen atzetik, 3 m-ko tranpolin ekitaldian.[1]
2020ko Udako Olinpiar Jokoen ondoren, 2021eko abuztuan, Harding Jack Laugher-ekin batera entrenatzen hasi zen. Zilarrezko domina irabazi zuten 3 m-ko tranpolin ekitaldi sinkronizatuan, 2022ko Munduko Txapelketan, Budapesten.[2]
Jack Laugherekin batera, brontzezko domina irabazi zuen 3 metroko tranpolin sinkronizatuan, 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan.[3][4]
Kirol lorpenak
Udako Olinpiar Jokoak
|
Urtea
|
Lekua
|
Domina
|
Proba
|
2024
|
Paris
|
03 !
|
3 m sinkronizatua
|
Munduko txapelketak
|
Urtea
|
Lekua
|
Domina
|
Proba
|
2022
|
Budapest
|
02 !
|
3 m sinkronizatua
|
2023
|
Fukuoka
|
02 !
|
3 m sinkronizatua
|
Europako Txapelketak
|
Urtea
|
Lekua
|
Domina
|
Proba
|
2022
|
Erroma
|
01 !
|
3 m sinkronizatua
|
Erreferentziak
Kanpo estekak