Angel Aintziburu Kamino[1][2][3] (Luzaide, 1930eko uztailaren 3a - 2019ko martxoaren 5a) euskal idazlea eta ohorezko euskaltzaina zen.[4]
Biografia
Luzaideko Buruxuri etxean jaio zen 1930ean; zortzi neba-arrebaren artean hirugarrena zen. Beti herri horretan bizi izan zen. Hainbat lanetan aritu zen: artzain, unai eta zurgile, besteak beste.[5]
Herriari buruz idazteaz gain, kazetari lanak egin zituen Irulegiko irratian (Nafarroa Beherea; urte luzez Luzaideko berriemailea zen), Irati irratian (Aezkoa) eta Euskalerria irratian (Iruñerria).
Ohorezko euskaltzain izendatu zuten 2014an, hizkuntzaren alde egindako lana zela-eta.
Lanak
Jean Baptiste Etxarrenekin batera bere herriari buruzko lan bat argitaratu zuen:
Geroago, bakarrik argitaratu zuen gai berari buruzko bigarren lan bat:
Erretiroa hartu zuenetik, bere herriko etxeen historia biltzen aritu zen.[6]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak