Jean Charles André Capagorry (Baiona, 1894ko otsailaren 17a - Saint-Denis, 1981eko martxoaren 19a) lapurtar politikaria izan zen.
Lehen Mundu Gerran borrokatu ondoren, administrazioan sartu eta Mendebaldeko Afrika Frantsesean izan zen. 1940an Frantzia Askearen alde egin zuen. Réuniongo azken gobernadorea izan zen.