Andreas Bernd Baader edo "Hans" (Munich, 1943ko maiatzaren 6 – Stuttgart, 1977ko urriaren 18) ikuspegi marxista eta hiriko gerrilla praktikatzen zuen Armada Gorriaren Frakzioa izeneko talde armatu alemandarraren lehenengo liderra izan zen, Baader-Meinhof Taldea bezala ezagutua.
Stuttgarteko Stammhein espetxean preso zegoelarik, Gudrun Ensslin eta Jan-Carl Raspe RAFeko kideekin hilda agertu zen, eta Irmgard Möller kidea zauriturik bizirik atera zen. Nahiz eta iturri ofizialek bere buruaz beste egin zutela aipatu, ahots kritikoek Estatuak eta Gobernuak berak erail zituztela argudiatzen dute.
Ikus, gainera
Kanpo estekak