Ana Maria Danimarkakoa (grezieraz: Άννα-Μαρία; Amalienborg jauregia, Kopenhage, 1946ko abuztuaren 30a) Greziako erregina ezkontidea izan zen 1964tik 1973ra.
Frederiko IX.a Danimarkakoaren eta Ingrid Suediakoaren alaba izan zen. 1964ko irailean Konstantino II.a Greziakoa erregearekin ezkondu zen eta bost seme-alaba [zituzten (Alexia, Pavlos, Nikolaos, Theodora eta Philippos).
1967ko abenduan Greziatik erbesteratu zen bere senarrarekin batera eta 1973an diktadura militarrak errepublika aldarrikatu zuen Grezian.