An Cheathrú Rua (ingelesezCarraroe edo Carrowroe) Irlandako Errepublikako mendebaldean dagoen Galwayko konderrian dagoen kostaldeko udalerria da. Herria Connemara eskualdean dago, eremu honetako Gaeltacht eremuaren bihotzean, hots, irlandera mintzatzea ohikoa den eremuan dago. Bertako biztanleria penintsula guztian zehar oso sakabanatuta dago, hasi Greatman's Bay badian (Cuan an Fhir Mhóir) eta Casla Bay (Cuan Chasla) badian amaitu arte.
Udalerri honetara iristeko modurik onena Galway hiritik ateratzen den Bus Éireann 424 autobus linea hartzea da.
Udalerria penintsula batean dago, hau harkaitz eta badia itxiez josiriko kostalde batez inguratuta dagoelarik. Bestalde, udalerri honek bertako itsaso inguruan ibili ohi diren Galway Hooker txalupa motengatik ospea ere badu.