Uhartea Dingle penintsulako mendebaldeko muturreko kostaldetik 2 kilometrotara dago, 6 kilometro luze dituelarik. Uharteko punturik garaiena An Cró Mór muinoa da, 292 metroko garaieraz. Uhartetik hurbilen dagoen udalerria isasartearen beste aldean eta lur lehorrean dagoen Dún Chaoin/Dunquin da, bertako kaitik udaldian uhartera doan ferry bat itsasoratu ohi delarik.
Historia
Uhartea 1953. urterarte populatua egon zen, urte hartan Irlandako Gobernuak bertako biztanleen segurtasuna bermatu ezin zuela eta, uhartea hustuarazi zuelarik. Ordurarte, uhartearren eguneroko hizkuntza nahiz ama hizkuntza nagusia irlandera zen. 1953koazaroaren 17an uharteko biztanle guztiak lur lehorrera eraman izan ziren[1]. Haietako batzuk AEBtara emigratu eta beraien ondorengoak gaur egun Massachusetts estatuko Springfield hirian bizi dira, beste batzuk aldiz, Dingle penintsulan ezarri ziren, bertatik heuren aintzinako bizilekua begi bistan dutelarik.
Bestalde, uhartea hiru irlandar idazle nabarmenen bizilekua ere izan zen: Tomás Ó Criomhthain, Peig Sayers eta Muiris Ó Súilleabháin. Haien idazlanak irlanderaz idatziak izan ziren, ondoren ingelesa eta beste hizkuntzetara itzuliak izan zirelarik. Tomás Ó Criomhthain eta Muiris Ó Súilleabháin idazleen jaiotetxeak eroriak daude, baina Peig Sayers idazlearen etxea antzina martxan egon zen ostatu izateko zaharberritua izan zen.
Uhartearen hustuketa aurretik, bertako biztanleek Irlanda osoan mendebaldeena bizi zen komunitatea osatzen zuten eta haien bizimodua arrantzan oinarritzen zen. Halere, komunitate hau ez zen oso ugaria izan (bere garai onenean, 150 biztanle inguru izan zituelarik).
Literatura
Uhartearen biztanleria mugatua kontutan harturik, idazleen talentudunen jaiolekua izatea nabarmengarria da oso. Bertakoak uhartea nahiz eskualdeko kultura herrikoia nahiz antzinako biztanleen bizimodua gordetzeko zuten joera narbarmentzen da, guzti ohir idazleen liburuetan ederki islatu delarik. Idazle hauen idazlanetan artean honbako hauek nabarmentzen dira: An tOileánach ("Uhartearra", Tomás Ó Criomhthain), Peig (Peig Sayers) eta Fiche Blian ag Fás ("Hogei Urtez Loratzen", Muiris Ó Súilleabháin).
Uhartearen jabetza eta estatusa
Iraganean uhartean irekia egon zen ostatu edo kafetegia Irlandar Estatua eta uhartearen zati baten jabe zela zioen pertsona baten arteko desadostasunen ondorioz itxia izan zen.
Bi aldeen arteko desadostasunek 2007ko abuztuan konponbidea izan zuten, ordutik aurrera Estatuak uhartearen azaleraren %95a parke nazionala bilakatzeko asmoa duelarik.
Iruditegia
Baserritarrak traktoreaz uharteko hustutako etxeetatik igaroz.