Amélie Linz, jaiotzez Speyer (Bamberg, 1824ko maiatzaren 22a – Munich, 1904ko apirilaren 24a), Amélie Godin izengoitiaz ere ezaguna, alemaniar idazlea izan zen[1].
Bizitza
Amélie Speyer 1824ko maiatzaren 22an jaio zen Bambergen, Friedrich Speyer medikuaren eta Clara von Godinen familian. 1844an Franz Xaver Linz militarrarekin ezkondu zen, eta harekin Pomeraniako hainbat herritan bizi izan zen.
1870ean senarra hil zitzaionean, Munichera joan zen bizitzera[2], eta han idazteari ekin zion. Batez ere haur eta gazteentzako liburuak idatzi zituen, baina helduentzako hainbat lan ere argitaratu zituen. Bere idazlanik ospetsuenak hauek dira: Eine Katastrophe und ihre Folgen, Histor. Novellen, Wally, Auch aus grosser Zeit (poesia bilduma), Frauenliebe und Leben, Sturm und Frieden, Mutter und Sohn, Gräfin Leonore, Schicksale, Freudvoll und leidvoll, Fahr wohl eta Gedichte[3]. Gehienetan Amélie Godin izenez sinatu zituen bere liburuak[4], amaren abizena izengoiti gisa erabiliz.
1904ko apirilaren 24an hil zen Munichen[1][5].
Lan hautatuak
- Eine Katastrophe und ihre Folgen (1862)
- Historische Novellen (1863)
- Neue Märchen von einer Mutter erdacht (1869)
- Wally (bi liburukitan, 1871)
- Aus großer Zeit (1873)
- Frauenliebe und Leben (bost liburukitan, 1876)
- Sturm und Frieden (1878)
- Mutter und Sohn (1878)
- Gräfin Leonore (1882)
- Schicksale (1882)
- Freudvoll und leidvoll (1883)
- Dora Reval (1901)
Iruditegia
Erreferentziak
- ↑ a b (Alemanez) Brockhoff, Eva Maria. «Linz, Amélie, geborene Speyer (Pseudonym Amélie Godin, Amélie Linz-Godin, Amélie)» Neue Deutsche Biographie (Noiz kontsultatua: 2024-12-06).
- ↑ (Ingelesez) «Linz, Amelie» The New International Encyclopædia. (argitaratze data: 1905) (Noiz kontsultatua: 2024-12-06).
- ↑ (Errusieraz) «Линц, Амели» Энциклопедический словарь Брокгауза и Ефрона. XVIIa Санкт-Петербург (argitaratze data: 1896), 715 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-06).
- ↑ (Errusieraz) «Годин, Амели» Энциклопедический словарь Брокгауза и Ефрона. IX Санкт-Петербург (argitaratze data: 1893), 32 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-06).
- ↑ (Alemanez) «Amélie Linz, geb. Speyer (Ps. Amelie Godin)» Fembio (Noiz kontsultatua: 2024-12-06).
Kanpo estekak