Amparo Soler Leal
Amparo Soler Leal (Madril, 1933ko abuztuaren 23a – Bartzelona, Katalunia, 2013ko urriaren 25a)[1] madrildar aktorea izan zen, Arte Ederretako merezimenduaren Urrezko Domina (1995) eta Zilarrezko Fotogramak (2004) jaso zituena.[2][3]
Bizitza
Artista familia batean jaioa, Salvador Soler Marí eta Milagros Leal aktoreen alaba zen.
Aktore ibilbidea
Antzerkia
1948an estreinatu zen Alfonso Pasoren "No me mientas tanto" lanarekin. Geroago, María Guerrero antzerki-konpainian sartu zen, eta arrakasta handia izan zuen Luis Escobarren zuzendaritzapean, Joaquín Calvo Soteloren "Historias de una casa" lanean.
Hurrengo urteetan, antzerki-jarduera bizia izaten jarraitu zuen, "Prisión de soledad" edo "Alejandro Magno" (1958) lanekin izan zuen arrakastarekin. Catalina Bárcena eta Ernesto Vilchesen konpainietatik igaro ondoren, azkenean, hirurogeiko hamarkada hasia zela, bere konpainia sortu zuen. Bere konpainiarekin Pirandello eta Sartreren lanak interpretatu zituen.
Hala ere, 1975ean "La señorita Julia" lanaren protagonista izan zenetik, denboraldi luze batez eszenatokietatik aldendu zen bere ibilbide zinematografikoari ekiteko. 1994 arte ez zen antzerkira itzuli, Mario Gasen agindupean "El zoo de cristal" lana antzezteko.
Zinema
Zineman 1952an egin zuen debuta Antonio del Amoren "Puebla de las mujeres" filmarekin. Baina bere ospea Jose Maria Forqueren "Usted puede ser un asesino" (1961) lanean hasi zen. 1960ko hamarkadan, arrakasta handiko hainbat filmetan hartu zuen parte; besteak beste, "La gran familia" Alberto Closas protagonistaren emazte gisa eta "Las que que han de servir" Concha Velascorekin batera.
1970eko eta 1980ko hamarkadetan, Espainiako zinemagintzako interpreterik sendoenetako bat bihurtu zen, neurri batean komedia genero arriskutsuagoekin txandakatu zuelako. Erregistro komikoetan zein dramatikoetan lan egin zuen, herrialdeko zuzendari entzutetsuenen agindupean; besteak beste, Luis Buñuelen "El discreto encanto de la burguesia", Pedro Olearen "El bosque del lobo", Fernando Fernán Gómezen "Las bicicletas son para el verano", Pilar Miroren "El crimen de Cuenca", Jaime Chávarriren "Bearn o La sala de las muñecas" eta Pedro Almodóvarren "¿Qué he hecho yo para merecer ésto?.
Bereziki aipagarria da Luis García Berlangarekin izan zuen lankidetza, bere film ezagunenetako batzuetan parte hartu baitzuen: "Placido", "Tamaño natural", "La vaquilla" eta "La trilogia", zeina "La escopeta nacional" lanarekin hasi zuen. Zuzendari horren azken filmean ere parte hartu zuen: " París-Tombuctú".
Zineman paper ugari izan arren, ez zuten inoiz Goya sarietarako izendatu. Izan ere, bere ibilbide gehiena 1960-85 bitartean egin zuen, 1986an sari hori sortu aurretik.
Telebista
Bere ibilbidean zehar ez da gehiegi agertu telebistan, nahiz eta "Tres eran tres" (1972-1973) komediaren protagonista izan zen, eta kolaborazio batzuk egin zituen, hala nola "El olivar de Atocha" (1988) serieak TVErako; "Querido Maestro" (1996-1998), Telecincorako, eta "Condenadas a ientenderse" (1999), Antena 3erako, eta "Juego de niños" saioaren aurkezpenerako (1999).
Bizitza pertsonala
Adolfo Marsillach aktorearekin ezkonduta egon zen, eta 1965ean ezkontza-deuseztatzea lortu zuen. Handik lau urtera, Alfredo Matas ekoizlearekin ezkondu zen, eta 1996an alargundu zen. Ez zuen seme-alabarik izan. 2013ko urriaren 25ean hil zen, Bartzelonan, bihotz-gutxiegitasuna izan ondoren.[4]
Sariak eta aintzatespenak
Zilarrezko fotogramak
Urtea
|
Kategoria
|
Filma
|
Emaitza
|
1963
|
Espainiako zinemako interpreterik onena
|
La gran familia |
Irabazlea
|
1983
|
Zinemako aktore onena
|
Bearn o La sala de muñecas |
Irabazlea
|
2003
|
Bizitza oso bat |
Irabazlea
|
Zinemako Idazleen Zirkuluaren dominak[5][6][7]
Urtea
|
Kategoria
|
Filma
|
Emaitza
|
1962
|
Aktore nagusi onena
|
La gran familia |
Irabazlea
|
1975
|
Aktore onena
|
Jo, papá |
Irabazlea
|
1983
|
Emakumezko aktore onena
|
Bearn o La sala de muñecas |
Irabazlea
|
ACE sariak (New York)
Urtea
|
Kategoria
|
Filma
|
Emaitza
|
1980
|
Emakumezko aktore onena
|
El crimen de Cuenca |
Irabazlea
|
Bestelakoak
- Ikuskizunaren Sindikatu Nazionalaren saria, Usted puede ser un asesino lanarekin (1961).
Filmografia (hautaketa)
Antzerkian egindako ibilbidea
- No me mientas tanto (1948), Antonio eta Enrique Pasorena. Milagros Leal, Salvador Soler Marí, Encarna Paso, José Montijano, Alberto Solá, Ana María Morales, Julia Lorenterekin.
- Familia honorable no encuentra piso (1948), Luis Matérena. Milagros Leal, José Montijano, Alberto Solá, Julia Lorente eta Mercedes Prietorekin.
- Plaza de Oriente (1948).
- Historias de una casa (1949), Joaquín Calvo Sotelorena.
- Qué demonio de ángel (1950), Adolfo Torradorena. Ismael Merlo eta María Esperanza Navarrorekin.
- María Fernández (1950), Pedro Muñoz Secarena. Milagros Leal, Carlos Oller, Domínguez Luna eta Mercedes Nietorekin.
- Llanto de loba (1950), Joaquin Dicentarena. Milagros Leal, Salvador Soler Marí, Lola Villaespesa, Rafael Romero Marchent, Fernando Carmona, Luisa Gimena eta Isabel Alemanyrekin.
- Batas blancas (1950), Rafael Sepúlveda eta Francisco Aizpururena. Milagros Leal, Salvador Soler Marí eta Lola Villaespesarekin.
- Una noche de primavera sin sueño (1950), Enrique Jardiel Poncelarena. Ismael Merlo, Mercedes Muñoz Sampedro, Társila Criado eta Alfonso Candelekin.
- Los frescos (1950), Pedro Muñoz Secarena. Milagros Leal, Salvador Soler Marí, Lola Villaespesa eta Amelia Rodríguezekin.
- El afinador (1951), Vital Azarena. Milagros Leal, José Franco, Rafael Arcos eta Lola del Pinorekin.
- Parada y fonda (1951), Vital Azarena. Milagros Leal, Rafael Arcos, Lola del Pino eta José Francorekin.
- Un drama de Calderón (1951), Pedro Muñoz Secarena. Milagros Leal, José Franco, Rafael Arcos etaTrini Monterorekin.
- Coba fina (1951), Pedro Muñoz Secarena. Milagros Leal, Rafael Arcos, José Franco eta Trini Monterorekin.
- El nuevo servidor (1951), Joaquín Álvarez Quintero eta Serafín Álvarez Quinterorena. Milagros Leal, José Franco, Trini Montero eta Rafael Arcosekin.
- Doña Clarines (1951), Joaquín Álvarez Quintero eta Serafín Álvarez Quinterorena, con Milagros Leal, Trini Montero, José Franco, Rafael Arcos.
- En cuerpo y alma (1951), Manuel Linares Rivasena. Ernesto Vilchesekin.
- El tren expreso (1951), Campoamorrena. Ernesto Vilches, Milagros Leal eta Gracita Moralesekin.
- La escala rota (1951), Juan Ignacio Luca de Tena eta Miguel de la Cuestarena. Ernesto Vilches, Milagros Leal, Francisco Alonso, Nora Samsó eta José Bernalekin.
- En las redes de la araña (1952), E. V. Domínguezena. Ernesto Vilches, José Bernal eta Francisco Alonsorekin.
- Cobardías (1952), Manuel Linares Rivasena. Milagros Leal, Salvador Soler Marí, Rosita Yarza, Joaquín Roa, Rafael Arcos eta Valeriano Andrésekin.
- La cuerda floja (1952), José Estremerarena. Milagros Leal, Salvador Soler Marí, José Franco, Ricardo Lucia, Enrique Rincón, Valeriano Andrés eta Rafael Arcosekin.
- La fórmula 3K3 (1952), Pedro Muñoz Secarena. Milagros Leal, Rafael Arcos, Valeriano Andrés, Joaquín Roa, Rosita Yarza, Enrique Rincón eta José Francorekin.
- Zaragüeta (1952), Vital Aza eta Ramón Carriónena. Milagros Leal, Valeriano Andrés, Rafael Arcos, Rosita Yarza, Enrique Rincón, José Franco eta Joaquín Roarekin.
- Verano y humo (1952), Tennessee Williams. Ricardo Acero, Vicente Haro, Lola del Pinoeta María Rosa Sanzekin.
- Antígona (Anouilh) (1952), Jean Anouilhena. Salvador Soler Marírekin (Creonte).
- Eurídice (1952), Jean Anouilhena. Adolfo Marsillach, Joaquín Puyol, Manuel Collado, Rafael Samaniego, Alfredo Muñiz eta Ángel Calerorekin.
- La discreta enamorada (1953), Lope de Vegarena. Porfiria Sánchez, Salvador Soler Marí, Mercedes Muñoz Sampedro, Ricardo Acero, Joaquín Roa eta Miguel Ángel Gilekin.
- Cena de despedida (1953), Arthur Schnitzlerrekin. Ricardo Hurtado, Carlos de Luna eta Roberto Sansórekin.
- El viajero sin equipaje (1953), Jean Anouilhena. Carlos Lemos (actor), Cándida Losada eta María Luisa Ponterekin.
- El rival de sí mismo (1953), Francisco Bonmatí de Codecidorena. Carlos Lemos (aktorea), Agustín González, María Luisa Ponte, Cándida Losada eta Carlos Muñozekin.
- Federica de Bramante (1953), Jorge Llopis eta Tonorena. Joaquín Roa, Laura Alcoriza, Agustín González, Cándida Losada eta Ricardo Lucía.
- Don Juan Tenorio (1953), José Zorrillarena. Carlos Lemos (aktorea), Cándida Losada, María Luisa Ponte, María Banquer, Agustín González eta Carlos Muñozekin.
- Legítima defensa (1953), Paolo Levirena. Carlos Lemos (aktorea), Adolfo Marsillach, Fernando Guillen, Agustín González, Magda Roger, Cándida Losada eta María Luisa Ponterekin.
- Inquisición (1953), Diego Fabbrirena. Salvador Soler Marí, Miguel Ángel eta Juanjo Menéndezekin.
- El marido de la Téllez (1954), Jacinto Benaventerena. Adolfo Marsillach, Fernando Delgado, Olga Peiró, Julia Delgado Caro, Gabriel Llopart eta Antonio Paulekin.
- Despedida cruel (1954), Jacinto Benaventerena. Adolfo Marsillach, Julia Delgado Caro, Fernando Delgado, Olga Peiró, Gabriel Llopart eta Antonio Paulekin.
- Modas (1954), Jacinto Benaventerena. Julia Delgado Caro, Olga Peiró, Antonio Paul, Fernando Delgado, Gabriel Llopart eta Adolfo Marsillachekin.
- Un drama en el quinto pino (1954), Tono eta Manzanosena. Cándida Losada, Joaquín Roa, Laura Alcoriza eta Ricardo Lucíarekin.
- La alondra (1954), Jean Anouilhena. Mary Carrillo, Guillermo Marin, Antonio Armet, Adolfo Marsillach, Társila Criado eta José Bruguerarekin.
- Los intereses creados (1954), Jacinto Benavente. Asunción Sancho, Manuel Dicenta, Alfonso Muñóz, Adolfo Marsillach eta José Bruguerarekin.
- Don Juan Tenorio (1954), José Zorrillarena. Guillermo Marin, María Dolores Pradera, Ana María Noé, Adolfo Marsillach, Társila Criado, Nuria Espert eta Antonio Armetekin.
- Bobosse (1955).
- Las mocedades del Cid (1956), Guillen de Castrorena. Salvador Soler Marí, Asunción Sancho eta Adolfo Marsillachekin.
- Carlota (1957), Miguel Mihurarena. Rafael Navarro, Consuelo Company, Antonio Armet, Julia Gutiérrez Caba, Agustín González, María Luisa Ponte eta Ángel Lafuenterekin.
- El pan de todos (1957).
- Mi adorado Juan (1957).
- Los tres pequeños (1958), Alfonso Pasorena. Adolfo Marsillach, Salvador Soler Marí, Olga Peiró, Carmen Bernardos, Carlos Muñoz, José Vivó, Gabriel Agustí eta Silvia Roussinekin.
- George and Margaret (1958), Gerald Savoryrena. Adolfo Marsillach, Olga Peiró, Amparo Baró, Francisco Melgares, Gabriel Agustí eta Eugenio Domingorekin.
- Alejandro Magno (1958), Terence Rattiganena. Adolfo Marsillachekin.
- Bobosse (1958), André Roussinena. Adolfo Marsillach, Elena Santonja, Amparo Baró, Teresa del Río, Venancio Muro, Luis Morris eta Mariano Ozores Francés.
- Ondina (1958), Jean Giraudouxena. Adolfo Marsillach, Milagros Leal, Olga Peiró, Amparo Baró, Salvador Soler Marí, José Caride, Francisco Melgares, Gabriel Agustí, José Vivó eta Silvia Roussinekin. Lan horrekin 1959an Interpretazio Sari Nazionala jaso zuen.
- Los locos de Valencia (1958), Lope de Vegarena. Adolfo Marsillachekin.
- Café del Liceo (1958), Jaime de Armiñánena. Adolfo Marsillach, José María Caffarel, Salvador Soler Marí, Milagros Leal, Carlos Ibarzabal eta José Vivórekin.
- La gaviota (1959).
- En la red (1961).
- Vestir al desnudo (1961)
- El tintero (1961).
- El baúl de los disfraces (1964)
- La zapatera prodigiosa (1965)
- El caballo desvanecido (1967), Françoise Saganena.[8]
- ¡Ay, infeliz de la que nace hermosa! (1967)
- La marquesa Rosalinda (1970)
- Viaje en un trapecio (1970)
- La Celestina (1995).
- Salvajes (1997).
- Al menos no es Navidad (2005).
- Vestir al desnudo.
- La zapatera prodigiosa.
- Las buenas personas.
Erreferentziak
Kanpo estekak
|
|