Maria del Carmen Bernardos Zamora (Madril, 1927ko abuztuaren 16a - ibidem, 2021eko uztailaren 3a) madrildar aktorea izan zen.[1][2]
Bizitza
Antzerkia
Bere ibilbide profesionala batez ere antzerkian garatu zuen aktorea izan zen, Niní Montiámekin[3] trebatu zen eta 16 urterekin hasi zen taula gainean Madrilgo Lara Antzokian La señora González (1945) lanarekin, gero Mis maridos (1946) eta La dama negra (1947), José Bódalorekin batera.[4] 1950eko hamarkadan, antzeztaldeko aktore gisa garatu zen Madrilgo eszenatokietan, besteak beste, Tina Gascórekin Doble pareja (1954), Enrique Jardiel Poncelaren Usted tiene ojos de mujer fatal (1954), Pastor y borrego (1955); José de Lucioren Me ha caído una mancha (1955) Paco Martínez Soriarekin; Jacinto Benaventeren Pepa Doncel (1956) Lola Membrives eta Rafael Rivellesekin; Alvarez Quintero anaien Ventolera Lola Membribesekin; Charles Peyret-Chappinsen Frenesí (1956) Lola Membrivesekin; Juan Antonio Luca de Tenaren ¿Dónde vas Alfonso XII? (1957); Jaques Devalen Su primer beso (1958) Carmen Carbonell eta Antonio Vicorekin; Terence Rattiganen ¿Quién es Silvia?[5] (1959), Maria Guerrero antzokian, Pedro Muñoz Secaren Los extremeños se tocan (1959), Julia Caba Albarekin, ¿Dónde vas, triste de ti?[6], Juan Ignacio Luca de Tenarena, Jose Maria Roderorekin edo Arthur Millerren Panorama desde el puente (1959).
1960ko eta 1970eko hamarkadetan, antzerkia, telebista eta zinema uztartu zituen. Taula gainean, lehen emakumezko aktore ezaguna zela, konpainia propioa osatu zuen, protagonista gisa aritu zen Ramon Corrotorekin batera Lope de Vegaren La viuda valenciana (1960),[7] Juanjo Menéndezekin El sistema Ribadier (1960) eta William Shakespeareren El Sueño de una noche de verano (1964),[8] José María Seoanerekin El anzuelo de Fenisa (1961),[9] Carlos Mendyrekin Vamos a contar mentiras (1962), Alicia Hermidarekin El lindo Don Diego (1963),[10] Armando Calvorekin Lope de Vegaren El perro del hortelano, Carlos Lemosekin Alfonso Pasoren El mejor mozo de España (1962),[11] Shakespeareren La tempestad (1963),[12] Pedro Calderón de la Barcaren No hay burlas con el amor (1963)[13] eta Don Juan Tenorio (1963),[14] Pedro Osinagarekin Alfonso Pasoren Desde Isabel con amor (1967),[15] Jesús Puenterekin Arthur Millerren El precio (1970),[16] berriz ere Jose Bódalorekin Anton Txekhoven Las tres hermanas (1973), edo Juan Luis Galiardorekin La malquerida (1974).[17]
1980an, Federico García Lorcaren papera egin zuen Doña Rosita la soltera filmean, Nuria Espertekin batera,[18] eta, bi urte geroago, Queta Claverrekin eta Veronica Forquerekin partekatu zuen taulagaina Agnus Dei lanean, Gustavo Perez Puigek zuzenduta. Nabarmentzekoak dira, halaber, La herida del tiempo (1983) María José Goyanesekin, Enrique IV (1986) José María Roderorekin eta José Tamayok zuzenduta, La malcasada (1991), Perdidos en Yonkers (1992), Llama un inspector Fernando Guillénekin eta ¿Le gusta Schubert?[19] (1998), Emma Penella eta María Massipekin.
Geroago, Mrs. Higgins interpretatu zuen My Fair Lady musikalean (2001), Paloma San Basilio eta Jose Sacristanekin, Christopher Hamptonen Las amistad peligrosas (2001) eta Arthur Millerren Las brujas de Salem (2007) lanetan hartu zuen parte Teatro Españolen, María Adánezekin.[20]
Zinea
Bere ibilbide zinematografikoa askoz ere diskretuagoa izan zen, eta hamabost bat izenburu baino ez ditu, ez beti garrantzi handikoak. Aipa daitezke Arturo Ruiz Castilloren Cartas al cielo (1959an egin zuen debuta kameren aurrean), Ventolera (1961), Adiós, Mimí Pompón (1961), Crónica de 9 meses (1967) edo Isabel PantojarekinYo soy esa (1990).
Telebista
1960ko hamarkada erdian hasi zen, eta telebistaz emandako antzezlanetan kolaborazioak egin zituen, besteak beste, Primera fila eta Estudio 1 saioetan. Hainbat urtez kanpo egon ostean, pantaila txikira itzuli zen Telecincoren Al salir de clase (1998-2001) telesailean parte hartzeko.
Telebistako ibilbidea
- El secreto (2001)
- Al salir de clase (1998-2001)
- Nunca se sabe (1986)
- Veraneantes (1985)
- Novela
- El escándalo (1971ko urriaren 25a)
- El refugio ( 1972ko azaroaren 6a)
- Grandes esperanzas (1978ko uztailaren 3a)
- Sospecha
- Las gotas (1971ko uztailaren 27a)
- Hora once
- Una noche de Cleopatra (1971ko ekainaren 17a)
- Teatro de siempre
- Arlequinada (1968ko otsailaren 17a)
- Estudio 1
- La doble historia del doctor Valmy ( 2006ko abuztua)
- El cielo dentro de casa (1966ko uztailaren 13a)
- Mesas separadas (1967ko azaroaren 28a)
- La noche del sábado (1970eko urtarrilaren 15a)
- El sí de las niñas (1970eko martxoaren 10a)
- Esta noche es la víspera (1970eko apirilaren 23a)
- Vamos a contar mentiras (1972ko apirilaren 29a)
- La malcasada (1973ko maiatzaren 25a)
- Teresa de Jesús (1973ko urriaren 19a)
- Al César lo que es del César (1973ko urriaren 26a)
- Historia de un adulterio (1974ko martxoaren 29a)
- Tú tranquilo
- Agencia matrimonial (1965eko ekainaren 12a)
- Escuela de maridos
- Vacaciones matrimoniales (1964ko urriaren 31)
- Teatro de familia
- La aldea vacía (1964ko ekainaren 16a)
- Encrucijada (1964ko ekainaren 30a)
- El secreto de los astros (1965eko otsailaren 11)
- Primera fila
- El viajero sin equipaje (1964ko otsailaren 12a)
- La loba (1964ko maiatzaren 20a)
- Siegfried (1964ko tztailaren 1a)
- La vida en un bloc (1965ek martxoaren 17a)
Erreferentziak
Kanpo estekak