Landaredi-estaiak Alpeetako Olperer mendian: behetik gora, menditar garaia, subalpetarra, alpetarra eta elurtarra.
Altitudezko zonazioa , ekologian , altitudearen eraginez mendietan gertatzen den landaredi -zonazioa da.[ 1] Altitudeak tenperaturan , hezetasunean , lurzoruaren konposizioan eta eguzki-erradiazioan eragiten duenez, ingurune-baldintza desberdinak dituzten estai altitudinalak bereizten dira; ingurune-baldintza desberdinen horien ondorio dira landaredi-estaiak .[ 2]
Estai bioklimatikoak
Alpeetako estai bioklimatikoak.
Altitudezko zonazioak balio unibertsala badu ere, eskualde bakoitzak bere estai bioklimatiko diferentzialak izan ohi ditu. Praktikan, ezaugarri termoklimatikoen arabera mugatzen dira.[ 3] Europari dagokionez, bost estai bereiz daitezke eskualde eurosiberiarrean, eta sei eskualde mediterraniarrean.
Eskualde eurosiberiarra
Eskualde mediterraniarra
Proposamen desberdinak egin dira mediterraniar kliserierako; hona hemen Salvador Rivas-Martínezena:
Erreferentziak
↑ Altitudezko zonazio. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-4-16) .
↑ Landaredi-estai. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-4-16) .
↑ Benito Iza, Iñaki. Estaia muinotarra. in Ekologia Hiztegia , UZEI (Noiz kontsultatua: 2021-4-17) .
↑ Termotipos. Mapa de Vegetación Potencial de Navarra 1:25.000, cfnavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-4-16) .
↑ Rivas-Martinez, Salvador. Memoria del mapa de series de vegetación de España 1:400.000. Icona, floramontiberica.files.wordpress.com (Noiz kontsultatua: 2021-4-19) .
Kanpo estekak
Sarasola, Laura I. Kliseriea , bioscio.hirusta.io