Euskal Herrian 2.200 metroko garaieratik goiti hasten da eta, beraz, Anielarra, Budogia eta Hiru Erregeen Mahaiaren gailurretan besterik ez da agertzen. Bertan larre alpetarra da landaredi potentziala, hotz eta haize handiari aurre egiteko gai dena. Larre horietan Kobresia myosuroides belar espeziea nagusi da; baina, aldi hotzagoen erlikiatzat har daitezkeen beste hainbat espezie ere hazten dira.[2]