Eguzki erradiazioaeguzkiak igorritako erradiazio elektromagnetikoen multzoa da. Erradiazio hau, gehienbat izpi infragorriz, argi kusgaiz eta izpi ultramorez osatua dago, eta, intentsitate askoz apalagoan gamma izpiz, X izpiz, mikrouhinez eta irrati uhinez. Lurrazalera ez da erradiazio osoa heltzen, askotan atmosferan dauden gasek izpi ultramoreak xurgatzen baitituzte. Eguzkian segundoko 20 milioi Kelvin gradutan 600.000.000 tona hidrogeno fusionatzen dira eta 3,7x1023 kW-ren baliokide den energia igortzen du, hau da, eguzkiaren gainazaleko metro karratu bakoitzeko 64.070 kW igortzen ditu.
Eguzki erradiazioaren efektuak atmosferako gasengan
Lurraren atmosfera diatermikoa da, hau da, ez da eguzki erradiazioarekin soilik berotzen.
Fotoiak beraien energia eta edo uhin-luzeraren arabera hau egiteko gai dira:
Bi modu daude eguzki-erradiazioaz baliatzeko: pasiboa, hau da, eguzki-erradiazioa ahal den gehien aprobetxatzeko eraikinak orientatuz (faktore hau arkitektura bioklimatikoan erabiltzen da) edo modu aktiboa, eguzki-erradiazioa aprobetxatzeko gai diren elementu teknikoak erabiliz.
Eguzkiarena energia iturri berriztagarrien artean etorkizun handien duenetakoa da, hiri-ingurumenean integratzeko dituen aukerengatik. Proposatzen den energia-eredu aldaketan, energia iturri berriztagarrien artean herritarrek eta toki erakundeek eguzki energian dute, hain zuzen, protagonismorik handiena.