Alicia Ghiragossian (Córdobako probintzia (Argentina), 1936ko uztailaren 13a-Los Angeles, 2014ko maiatzaren 22a, jatorri armeniarreko emakume idazle eta itzultzaile argentinarra izan zen. Hirurogei baino gehiagoko poesia liburuen egilea, bere lanak hizkuntz askotara itzulia izan da.[1]
Biografia
Aliciaren gurasoek Argentinara emigratu zuten armeniarren genozidiotik ihes egiten. Alicia Cordoban jaio zen. Buenos Airesko Unibertsitatean Zuzenbidean graduatu zen, eta poesia lan ugari argitaratu zituen armenieraz, espainieraz eta ingelesez. Armenian, Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan hitzaldi eta poesia errezitaldietara gonbidatu zuten. 2008an Armeniako Akademia Filosofikoaren sari bat jaso zuen. Armeniako Zientzien Akademia Nazionaleko ohorezko kidea izan zen. Gai metafisikoei eta armeniar nortasunari buruz idatzi zuen. Estatu Batuetara emigratu zuen, eta han ezkondu eta alaba bat izan zuen, Lara. Garagossian Los Angelesen hil zen, Kalifornian, 2014an.[2]
Garrantzia
Ghiragossianen poesia oso baloratua izan da. 1997ko Nobel Saria literatura arloan jasotzeko izendatu zuten; azkenik, saria Dario Fo italiar antzerkigileari eman zitzaion.
Erreferentziak
Kanpo estekak