Alice Rohrwarcher (italieraz [aˈliːtʃe rorˈvaːker] ⓘ eta alemanez [ˈʁoːɐ̯vaxɐ] ahoskatua; Fiesole, Florentzia, 1981eko abenduaren 29a) zinema-zuzendari eta gidoilari italiarra da. 2018an Lazzaro felice filma zuzendu zuen, eta 2023an La chimera.[1][2]
Biografia
Fiesole-n jaio zen Toskanan, ama italiarraren eta aita alemaniarren alaba.[3] Gaztaroa Castel Giorgio hirian (Terni probintzian) eman zuen, bertan jaioa zen ama (Annalisa Giulietti) eta erlezain lanetan aritua aita (Reinhard Rohrwarcher). Alba Rohrwacher aktore italiarraren ahizpa da.[4] Literatura eta filosofia ikasi zituen Turingo Unibertsitatean, eta gidoiak idazten espezializatu zen Turingo Holden Eskolan.[4]
Bere lehen produkzio-esperientzia 2006an izan zen, Checosamanca dokumental italiarraren zati bat zuzendu zuenean.
2011n, Corpo celeste bere lehen film luzea zuzendu zuen, Quinzaine des Réalisateurs (Quincena de los realizadores) lanean estreinatua, Cannes 2011ko Zinemaldian. Kritika txalotu zuen, eta Nastro d'Argento (Zilarrezko Zinta) saria jaso zuen zuzendari berri onenarentzat, Italiako Sindacato Nazionale Giornalisti Cinematografici Italiani elkarteak emandako saria.[5]
Bigarren film luzeak, Le meravigliek, Canneseko 2014ko Zinemaldiko Sari Nagusia. irabazi zuen [6] 2014an, Veneziako Nazioarteko Zinemaldian film hasiberri onenaren Luigi De Laurentiis sariaren epaimahaiburua izateko hautatu zuten Alice.
Filmografia
Zuzendaria
Film luzeak
Film laburrak
Dokumentalak
- Le fiumara, Checosamanca dokumentalaren atala (2006).
- 9x10 novanta (2014) - Una canzone atala.
Editorea
- Un piccolo spettacolo (2005)
- Tradurre (2008)
- Boygo (2008)
- In tempo, ma rubato (2009)
- Residuo fisso // Hondakin fisikoa (2009)
Sariak eta aintzatespenak
- Canneseko Nazioarteko Zinemaldia
- 2012 Nastro d'Argento
- Nastro d'Argento zuzendari berri onenarentzat, Corpo celeste-rentzat.
- 2012 Ingmar Bergman
- Nazioarteko debutaren saria Corpo celeste-gatik.
- 2012 - Ciak d'oro
- Film hasiberri onena Corpo celeste-gatik.'
- 2012 - Suso Cecchi D'Amico saria
- 2014 - Sevillako Europako zinemaldia.
- 2023 - SEMINCI
- La quimera filmeko Zilarrezko Galburua.'[10]
Erreferentziak
Kanpo estekak