Alfred Graf von Schlieffen, Schlieffen kondea, (Berlin, 1833ko otsailaren 28a - ibidem, 1913ko urtarrilaren 4a) alemaniar mariskala izan zen.
Biografia
1853. urtean Prusiako gudarostean sartu zen eta 1891. urtean Alemaniako estatu nagusiko buruzagi hautatu zuten. Garai hartan haren izena hartu zuen gerra plana (Lehen Mundu Gerran indarrean jarri zena) prestatu zuen, eta 1911n mariskal egin zuten.
Erreferentziak