Alfred Edward Elvin Mills (Lizard, Kornualles, 1874ko abenduaren 15a[1] - Getxo, 1929ko urriaren 15a) ingeles futbolaria izan zen, atzelari moduan aritu zena.
Biografia
Mills aitarekin batera iritsi zen Bizkaira, Espainia eta Britainia Handia lotzen zituen kablearen konpainian lan egitera.[2] 1901eko ekainaren 11n Kale Nagusiko Café Garcían estatutuak egiteko bileran parte hartu zuen.
1902ko martxoaren 9an, klubaren bigarren nazioarteko partida jokatu zuen, Bizcaya talde mistoak Burdigala frantziarraren aurka egindakoa. Bordelen 2 eta 0 irabazi ostean, Lamiakon 7 eta 1 irabazi zuten. 1904ko apirilaren 24an Madrid FCren kontrako partida ere jokatu zuen. Athleticek 2 eta 1 irabazi zuen.[3]
Ez zen oso habila gaztelaniaz hitz egiten. Logroñon bizi bazen ere, uremiak jota, Algortara joan eta bertan hil zen.[4]
Ibilbidea
Palmaresa
Erreferentziak