Alfred Krupp, izengoitiz Der Kanonenkönig, "Kanoien erregea" (Essen, Ipar Renania-Westfalia, gaur egun Alemania, 1812ko apirilaren 26a - ibidem, 1887ko uztailaren 14a) alemaniar industria-gizona izan zen. Krupp sendi ospetsuaren lehenengo gizon ezaguna bilakatu zen XIX. mendean.
Biografia
Urtutako altzairu-mota berezi bat lortu zuen kanoi astunak pieza bakarrean galdatu ahal izateko (1847), labeetarako Bessemer teknika zabaldu zuen Europan barrena 1862tik aurrera, eta garai haietako industria indartsuenetako bat osatu zuen, armagintzaren poderioz.
Erreferentziak