Alfonso Rodríguez Aldabe (Lesaka, 1911ko urtarrilaren 24a - Donostia, 2008ko maiatzaren 28a) nafar diplomazialari eta intelektuala izan zen. Lekarozko ikastetxean ibilitakoa, gaztetan zenbait poema idatzi zituen euskaraz. 1933an Madrila joan eta 1936an bertan María Zambrano filosofoa ezkondu zuen. 1939an erbesteratu eta Mexikon lan egin zuen.