Alex O'Loughlin oʊ-ˈlɒklɪn ahoskatua; Canberra, Australia, 1976ko abuztuaren 24a) australiar aktorea da.
2010. urtetik Hawaii Five-0 telesailean protagonista da, non Steve McGarret pertsonaia interpretatzen du. Bere ibilbidean egindako rolik ospetsuenak Kevin Hiatt (The Shield), Mick St. Jhon (Moonlight) eta Stan (The Back-up Plan) dira.
Biografia
Australian jaio zen eta bere aita fisika eta astronomia irakaslea da. 2002an NIDAn ( National Institute of Dramatic Art) graduatu zen. Bere bizitza pribatuari buruz, bi seme ditu: Saxon eta Lion O'Loughlin. Saxon 1996an jaio zen, Alex 20 urte zituenean eta ez da bere amaren identitatea ezagutzen. Lion 2012ko azaroaren 25ean jaio zen, bere ama Malia Jones surflari eta modeloa da. Bi urte geroago, 2014an, Alex eta Malia ezkondu ziren. Gaur egun Donate Life America elkartearen enbaxadorea da.
Jarduera profesionala
Bere karrera 2004an hasi zen, Oyster Farmer filmean, non Jack Flange pertsonaia interpretatu zuen. Man-Thing, Feed eta The Incredible Journey of Mary Bryant filmetan jarraitu zuen interpretazioarekin. 2005ean James Bond bihurtzeko aukera izan zuen baina ez zuten hautatu. Abuztuaren 5ean The Daily Telegraph egunkarian rol hori gorroto zuela adierazi zuen.
2007an The Shield telesailean Kevin Hiatt detektibea antzeztu zuen. Azkenean, proiektua alde batera utzi zuen Moonlight telesailean parte hartzeko. Urte horretan August Rush draman Fressie Highmore antzeztu zuen. Bertan Jonathan Rhys Meyers, Keri Russel, Terrence Howards eta Robin Williamsekin lan egin zuen.
2010ean, Hawaii Five-0 telesailean hasi zen, Steve McGarret fragata-kapitainaz; Scott Caan, Daniel Dae Kim eta Grace Park aktoreekin batera.
Filmografia