Alex Beer austriar idazlea da. Luma-izena da hori, benetako izenez Daniela Larcher baita (Bregenz, 1977ko apirilaren 8a).
Biografia
Alex Beer Lustenaun hazi zen eta hango Merkataritza Akademian graduatu zen 1996an. Gero prozesu eta proiektuen kudeaketa ikasi zuen Vorarlbergeko Zientzia Aplikatuen Unibertsitatean . Bi urte publizitate-industrian egin ondoren, arkeologia ikasten hasi zen Vienako Unibertsitatean 2002an. Ondoren, New Yorkera joan zen bizitzera, eta argitalpen industrian lan egin zuen.
Gero Vienara aldatu zen eta eleberriak idazteari ekin zion. Izena eman diona, eta nazioartean itzulpenak, misteriozko polizia nobeletako sorta bat izan da, August Emmerich polizia detektibe austriarra protagonista duena, gerra handien arteko Vienan kokatutako istorioak (hauetan lehena izan zen Der zweite Reiter, Bigarren zalduna, 2017koa).
Kanpo estekak