- Artikulu hau Arabako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aletxa (argipena)».
Aletxa Arabako ekialdean dagoen herria da, Mendialdeako eskualdean eta Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan kokaturik. 1958 arte Laminoria udalerriaren zati izan zen.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 38 biztanle ditu.
Historia
1025. urteko Donemiliagako kodean Allega izenarekin agertzen da.[1]
Demografia eta biztanleria
Garraioa
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
Jakingarriak
San Esteban eliza erromanikoa, herritik pittin bat aldenduta, eraikin aipagarria da. Erdi Aroko aztarnak badauzka ere, XVI. mendean eraiki zen eta zaharberrituta dago. Sartaldean leiho erromaniko bat dauka, XIII. mendekoa eta arku zorrotzekoa.[1]
Herriko jaiak santu honen omenez ospatzen dira, abenduaren 26an.
Bi iturri daude herrian, biak ikuztoki eta edanlekua dutelarik: Goiko Iturria eta interesgarriagoa den Iturri Zaharra edo Beheko Iturria (1817an eraikia).
Larrioko errota herritik 2,5 kmra dago mendebalderantz. Okindegia izenez ezaguna, bere lehen aipamen dokumentala 1595ekoa da.
Erreferentziak
- ↑ a b «Aletxa» Ayuntamiento de Arraia-Maeztu · Arraia-Maeztuko Udala 2019-03-21 (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
Ikus, gainera
Kanpo estekak