Sabando Arabako ekialdean dagoen herria da, Mendialdean eta Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan kokaturik. Berezko udalerria izan zuen baina aspaldian desagertua: 1877ko erroldarako Arraiari lotua agertzen da.
Kokapena
Sabando kokatzen haranak eta bere izena hartzen duen Sabando ibaiak hegoalderantz ematen du, Kanpezurantz, baina herriaren loturek argiagoak dirudite iparraldeko Arraiako beste herriekin eta Haranarekin. Izatez, inguruoetan euskararen toponimiaren muga hori hasten da, eta herri hauxe bera euskal idazle baten jaiolekua izan zen: Joan Batista Gamiz Ruiz de Oteo han jaio zen 1696an.
Herriaren mendebaldean labar ikusgarri batzuk daude, Atxarte esaten dioten paraje bat.
Hegoalderantz Sabando ibaia jarraituz, Kanpezurekin muga topatzen dugu urjauzi batean, zeinaren ondoan Oteoko errota dagoen, beste kontzeju batzuekin muga egiten baita bertan; Kanpezuko Oteo eta Antoñanarekin. Igeri egiteko moduko putzu bat ere bada toki horretan.
Historia
Historikoki herribildua da eta Donemiliaga Kukulako 1025. urteko dokumentazioan Sabando de Yuso (Sabando Behekoa) eta Sabando de Suso (Sabando Goikoa) izenak azaltzen dira. Erdi Aroan herria Gaona familiaren menpe zegoen. Leku estrategikoan kokatuta, bi dorre eraiki zituzten[1]. 1332an Fernán Ruiz de Gaona zen herriko jauna; horretaz gain Arabako artxidiakonoa eta Arriagako kofradiako kidea zen.
XVI. eta XVII. mendean Hurtado de Mendoza Orgazko Kondeak izan ziren Sabandoko jaunak. 1678ra arte herria Antoñanaren menpe egon zen; urte horretan Karlos II.a Espainiakoari bere independentzia erosi zion eta "berezko herribildua" bihurtu zen.
1887ko erroldan Arraia udalerri modernoaren barruan sartuta agertu zen[2].
Demografia
2021. urtean dozena bat vecino zituen, Arabako gazteleran, biztanleak dituzten hamabi etxe[3],.
Garraioa
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
Eraikin aipagarriak
Herriko eliza Andre Maria Birjinaren Jaiotzaren omenezkoa da baina zoritxarrez ez da leku berean zegoen eliza erromanikoa, 1962-64 artean eraikitako beste bat baino[4]. Herriko aburuz, 1960 hamarkadan izan zen apaizaren ideia izan zen eliza aldaketa, eta haren memoria onik ez dago, artelan bat zentzurik gabeko eraikin modernista batek ordezkatu zuelako[3].
Elizaren ondoan baina aparte bere dorrea dago. Eliza multzo baten zatia da; topagunea eta bolatokia ere badaude.
San Gerbasio eta Protasio baseliza herriaren hegoaldeko sarreran dago; inguruan egurrezko gurutze bat ere badago[5]. San Gerbasio eguna da herriko jaia, ekainaren 19an[3].
1635eko irin-errota ere gorde da.
Sabandoar ezagunak
Iruditegia
-
Sabandoko eliza gorrotatua, 1960ko hamarkadakoa, aurreko tenplu erromanikoa ordezkatu zuena.
-
Dorre-siloa eta atzean Atxarte izeneko labarrak.
-
San Gerbasio eta San Protasioren baseliza.
-
Oteoko kontzejuarekin mugan, Sabando ibaiko urjauzia.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak