Moskuko margolaritza, eskultura eta arkitektura eskolan ikasi zuen eta 1850ean lizentziatu zen. Berehala paisaia-margolaritzan espezializatu zen. 1857an erakusten hasi zen Moskuko eskolan, non Isaac Levitan eta Konstantin Korovin ikasle izan zituen. 1860an Ingalaterrara (Nazioarteko Erakusketa ikustera) eta Suitzara bidaiatu zuen eta John Constableren eta Alexandre Calameren eragina jaso zuen.
Beleak itzuli dira (1871) bere lanik garrantzisuena da. Ospea eman zion margolan horretan negutik udaberrirako naturaren trantsizioa erakusten du. 1870ean Peredvizhniki taldearekin elkartu zen eta arte akademikoa utzi zuen.
1870eko hamarkadaren amaieran alkoholiko bilakatu zen. 1882an Moskuko Eskolatik kaleratu zuten eta 1897an pobrezian hil zen.