Alba gu bràth (ahoskera: /ˈal̪ˠapə kə ˈpɾaːx/, Eskoziako gaelikoz hitzez hitz Eskozia Epaiketa arte esan nahi du, hots, Azken Epaiketa arte; hala ere, ingelesez nahiz euskarazEskozia betiko edo Beti Eskozia gisa itzuli ohi da[1]) Eskoziaren aldeko lelo, deiadar edo esaldi bat da. Eskoziar nazionalismoaren eta independentismoaren leloa ere bada.
Eratorriak
Esaldiak hainbat aldaera ere baditu, adibidez, Alba go bragh, Alba gu bra edota Alba go breá. Irlandan, bertakoek irlanderazkoErin Go Bragh (Irlanda betiko) esaldia erabili ohi dute.
Bitxikeria
Bitxikeria gisa, 1995. urteko Braveheart filmean zehar, Stirling Bridgeko gudua hasi aurretik, Mel Gibson aktoreak antzeztutako William Wallace eskoziar buruzagiak, bere gudarostea ingelesen aurrean adoretu eta oldartu nahian, Alba gu bràth esaldia oihukatzen die eta eskoziarrek oihu berarekin erantzuten diote.