Alazne López Etxebarria (Bilbo, Bizkaia, 1993 – Dormund, Alemania, 2015eko maiatzaren 9a) dantzari profesionala izan zen.[1]
Dantzari ibilbidea
Alazne López, Bilboko Igor Yebraren akademian hasi zen dantzari (2006-2009), eta, ondoren, Londresa joan zen. Ingalaterrako Ballet Nazionalaren Eskolan jarraitu zuen ikasten.[2]
Dantza bere pasioa zuen. Bizimodua eta lanbidea. Izerdiarekin eta ahaleginarekin, Alaznek dantzaren munduan lekua egitea lortu zuen Londresen zein Alemanian. Graduatu eta dantzari profesionala zela gozatu zuen, txikitatik beti amestu izan zuenarekin.[1]
Wayne Eagling koreografoaren Beltxargen aintzira koreografian parte hartu zuen dantzariak, Londresko 2012ko Olinpiar Jokoen amaierako galan. Horrez gain, Frederick Ashton, Kenneth MacMillan eta Wayne McGregor koreografoekin dantzatu zen.[2]
2013ko urrian, Alemaniara joan zen dantzari, Hannoverko Estatuko Operara.[3]
Heriotza
Alazne López Etxebarriak bat-bateko heriotza izan zuen 2015eko maiatzaren 9an, Alemaniako Dormund herrian, 21 urte zituela.[4][5][2]
Aintzatespenak
- 2016tik Bilboko Zorrotza auzoko lorategi batek haren izena darama: Alazne Lopez Etxebarria Lorategia[6]
Erreferentziak
Kanpo estekak