Ahmed Moulay Laraki (Casablanca, 1931ko urriaren 15a - ibidem, 2020ko azaroaren 2a) Marokoko lehen ministroa izan zen 1969tik 1972ra. Parisko Unibertsitatean medikuntzako lizentziatu zen eta Casablancan mediku lanetan aritu zen. Kanpo harremanetako ministro izan zen Ahmed Balafrej eta Mohamed Benhima eta Ahmed Osmanen gobernuetan. AEBn eta Espainia ere enbaxadore izan zen. Madrilgo Akordioen negoziatzaileetako bat izan zen 1975ean.