2001ekoirailaren 9an, asesinatua izan zen Takhar probintzian atentatu suizida batean. Atentatugileek, Dahmane Abd El-Sattar eta Bouraoui El-Ouaer tunisiarrek, Belgikako pasaportedun kazetaritzat aurkeztu zuen beren burua eta harengana hurbiltzea lortu zuten.[1] Komandantearekin aurrez aurre egon zirelarik, euren arropetan edo kamera batean ezkutatuta zeuzkaten lehergailuak zartarazi zituzten, eta eztanda horrek bete-betean harrapatu zuen Massoud. Itzultzailea eta bi ekintzaileak ere hil egin ziren leherketaren ondorioz.[2] Hilketa hura 2001eko irailaren 11ko atentatuak baino bi egun lehenago gertatu zen.