Bazarak (persieraz: بازارک) Afganistango ipar-ekialdeko Panjshir probintziako hiriburua da, bai eta de facto Afganistango Errepublika Islamikoaren hiriburu ere, 2021eko abuztuaren 17tik. Sei herrik osatzen dute Bazarak: Khanez, Jangalak, Malaspa, Parandeh eta Rahmankhel. Ahmad Shah Massouden hilobia, "Panjshirren Lehoia" bezala ezaguna zena, bertan dago kokaturik. Hiri txikia, 2015ean 24,723 biztanle zituen,[1] 3 polizia-barrutitan antolatutakoak. Hiriaren azalera osoa 9,122 hektareakoa da, 2,747 etxebizitzarekin.[2]
2021eko talibanen erasoaldiaren ondoren, Bazarak talibanen menpe geratu ez den probintzia-hiriburu bakarra da, eta gaur egun Panjshir erresistentziaren egoitza da.
Erreferentziak
Kanpo estekak