Agustín Argote Markinez (Bilbo, 1925eko irailaren 11 – Adelaide, 1996ko abuztuaren 9a) boxeolari bizkaitarra izan zen.
Ibilbidea
Amateur zenean, Londresko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte 62 kg. baino gutxiagoko kategorian baina lehenengo txandan izan zen kaleratua[1].
1949an profesional bihurtu eta laster Espainiako txapelduna izan zen welter eta pisu arinetan. Australiara joan zen eta hantxe utzi zuen boxeoa 1955eko ekainaren 21an. Bertan geratzea erabaki eta Adelaiden hil zen[2].
Erreferentziak