Aci Trezza (sizilieraz: 'a Trizza) Siziliako (Italia) hego-ekialdeko herri bat da, Aci Castello udalerriaren parte bat. Cataniatik 10 kilometrotara dago, eta 5.000 biztanle ditu. Joniar itsasoaren kostaldean kokatua, itsas aktibitatezko historia luzea du. Italiar askoren udako oporleku da. Herriko patroia San Joan Bataiatzailea, eta haren jaia ekainaren 24an ospatzen da.
Ziklopeen uharteak
Aci Trezzaren kostaldean, zutabe formako hiru uharte daude. Tokiko kondairak dioenez, OdiseanziklopeekUlisesi jaurtikitako harriak dira. Ziklopeek ola bat omen zuten, Etna mendiaren magalean, geroago herriaren ingurura aldatu zutena.
1948an, Luchino Viscontik Aci Trezzan egin zuen La terra trema film neorrealista, VergarenIMalavoglia nobelan oinarritua. Aktoreak ez ziren profesionalak, baizik eta tokiko biztanleak. Film horri museo bat eskaini zioten herrian, gau egun filmeko parte hartzaileetako batek zuzendua.