Ludwig Joachim Arnim (Achim von deitua; Berlin, 1781ko urtarrilaren 26a - Wiepersdorf, 1831ko urtarrilaren 21a) alemaniar poeta eta eleberrigilea izan zen. Elizabeth Brentanoren senarra. Fantasia handiko eleberriak idatzi zituen: Dolores kondesa (1810); Egiptoko Isabelle (1812); Koroaren jagoleak (1817). Brentano koinatuarekin batera alemaniar kantu herrikoiak bildu zituen: Des Knaben Wunder (1806-1808, Haurraren adar miragarria), gerora G. Mahlerrek musika jarri zizkienak. Azken obra honek eta Zeitung für-Einsiedler (1808, Eremutarrarentzako egunkaria) izenekoak eragina izan zuten XIX. mendeko Alemaniako poesian.
Erreferentziak