Abílio Augusto Vaz das Neves (Ifanes, Portugal, 1894ko ekainaren 8a – Macedo de Cavaleiros, Portugal, 1980ko martxoaren 7a) portugaldar elizgizona izan zen.
Bizitza
Ifanes herrian jaio zen. Nerabezaroan Indiako ekialdeko kostaldeko São Tomé de Meliaporera joan zen eta bertako apaizgaitegian ikasi zuen[1].
1919ko abenduaren 7an apaiztu zen[2]. Barnetegiko zuzendaria, gero umezurztegiko zuzendaria ere izan zen eta Madraseko Emakumeen Unibertsitateko irakaslea ere izan zen[1]. 1933ko abenduaren 4an, Cochingo elizbarrutiko apezpiku izendatu zuten, eta 1934ko urtarrilaren 28an apezpiku ordenatu zen[2]. «Omnia possum in Eo qui me confortat» —euskaraz: «Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan»— leloa zuen[3][4].
1938an Bragantza-Mitandako elizbarrutiko apezpiku izendatu zuten eta Portugalera itzuli zen[2]. Rol garrantzitsua izan zuen Bragantzako hezkuntzaren garapenean[5]. Bi ikastetxe ireki zituen Bragantzan eta Mogadouron. Katekesia antolatu zuen elizbarrutiko parrokia guztietan. 1940an, Mensageiro de Bragança aldizkaria sortu zuen[1]. Gainera, Bragantzako katedral berriaren eraikuntzari ekin zion[6]
1965eko otsailaren 20an erretiratu egin zen eta Silliko apezpiku titular izendatu zuten[2].
1980ko martxoaren 7an hil zen[2]. Ifanesen lurperatu zuten, baina 2019ko ekainaren 8an gorpua Bragantzako katedralera eraman zuten[6].
Erreferentziak
Kanpo estekak