Bragantza-Mirandako elizbarrutia (portugesez: Diocese de Bragança-Miranda, latinez: Dioecesis Brigantiensis-Mirandensis) Erromatar Eliza Katolikoaren portugaldar elizbarrutietako bat da. 1770eko martxoaren 5ean ezarri zen Bragantzako elizbarruti gisa. 1780ko irailaren 27an Miranda do Douroko elizbarrutiarekin batu zen Bragantza eta Mirandako elizbarrutia gisa. 1996ko maiatzaren 27an Bragantza-Mirandako elizbarrutia izendatu zioten[1].
Apezpikuaren egoitza Bragantzan dago. Egun administratzailea Adelino Fernando Paes da[2].
Apezpikuen zerrenda
- Miguel António Barreto de Meneses (1770-1773)
- Bernardo Pinto Ribeiro Seixas (1773-1792)
- António Luís da Veiga Cabral e Câmara (1793-1819)
- José Maria de Santa Anna Noronha (1824-1829)
- José António da Silva Rebelo (1832-1846)
- Joaquim Pereira Ferraz (1849-1853)
- José Manuel de Lemos (1854-1856)
- João d’Aguiar (1857-1871)
- José Luis Alves Feijo (1871-1874)
- José Maria da Silva Ferrão de Carvalho Mártens (1875-1883)
- Manuel Bernardo da Souza Ennes (1883-1885)
- José Alves de Mariz (1885-1912)
- José Lopes Leite de Faria (1915-1927)
- Antonio Bento Martins Júnior (1928-1932)
- Luís António de Almeida (1932-1935)
- Abílio Augusto Vaz das Neves (1938-1965)
- Manuel de Jesus Pereira (1965-1978)
- António José Rafael (1979-2001)
- António Montes Moreira (2001-2011)
- José Manuel Garcia Cordeiro (2011-2021)
Erreferentziak
Kanpo estekak
Portugalgo elizbarruti katolikoak |
---|
Bragako probintzia | |
---|
Lisboako probintzia | |
---|
Évorako probintzia | |
---|
Sui iuris eskumenak | |
---|