Abílio Augusto Vaz das Neves
Abílio Augusto Vaz das Neves (Ifanes, Portugal, 1894ko ekainaren 8a – Macedo de Cavaleiros, Portugal, 1980ko martxoaren 7a) portugaldar elizgizona izan zen. BizitzaIfanes herrian jaio zen. Nerabezaroan Indiako ekialdeko kostaldeko São Tomé de Meliaporera joan zen eta bertako apaizgaitegian ikasi zuen[1]. 1919ko abenduaren 7an apaiztu zen[2]. Barnetegiko zuzendaria, gero umezurztegiko zuzendaria ere izan zen eta Madraseko Emakumeen Unibertsitateko irakaslea ere izan zen[1]. 1933ko abenduaren 4an, Cochingo elizbarrutiko apezpiku izendatu zuten, eta 1934ko urtarrilaren 28an apezpiku ordenatu zen[2]. «Omnia possum in Eo qui me confortat» —euskaraz: «Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan»— leloa zuen[3][4]. 1938an Bragantza-Mitandako elizbarrutiko apezpiku izendatu zuten eta Portugalera itzuli zen[2]. Rol garrantzitsua izan zuen Bragantzako hezkuntzaren garapenean[5]. Bi ikastetxe ireki zituen Bragantzan eta Mogadouron. Katekesia antolatu zuen elizbarrutiko parrokia guztietan. 1940an, Mensageiro de Bragança aldizkaria sortu zuen[1]. Gainera, Bragantzako katedral berriaren eraikuntzari ekin zion[6] 1965eko otsailaren 20an erretiratu egin zen eta Silliko apezpiku titular izendatu zuten[2]. 1980ko martxoaren 7an hil zen[2]. Ifanesen lurperatu zuten, baina 2019ko ekainaren 8an gorpua Bragantzako katedralera eraman zuten[6]. Erreferentziak
Kanpo estekakInformation related to Abílio Augusto Vaz das Neves |