Abrikota[1], halaber albertxikoa, muxurka edo arbeletxekoa (Ipar.), abrikotondoarenfruitua da. Abrikot gehienak Prunus armeniaca espezieko zuhaitzarenak dira, baina badira ere beste Prunus batzuk abrikot deitzen diren fruituak ematen dituztenak, Prunus sect. armeniaca taldean[2].
Izenak eta etimologia
Hainbat izen jasotzen ditu fruta honek euskaraz. Ohikoenak abrikota eta albertxikoa edo arbeletxekoa dira, baina muxurka ere deitu daiteke.
Abrikota hitza inguruko hizkuntza erromantze batetik iritsi da euskarara (alderatu okzitanierakoaubercot edo frantsesezko abricot) eta, horietara, Al-Andalusekoarabieratik, اَلْبَرْقُوق (albarqúq). Horra asirieratik iritsi zen, ܒܰܪܩܽܘܩܳܝܳܐ (barqūqāyā) eta asirierara bizantziar grezierako βερικοκκῐ́ᾱ (berikokkíā) hitzetik, abrikotondo, antzinako grezierako πραικόκῐον (praikókion) hitzetik datorrena. Hau, era berean, latinetik eratorri zen, (persica) praecocia, hau da, goiz heltzen diren mertxikak[3][4].
Albertxikoa eta arbeletxekoa, ordea, latinekopersica hitzetik eratorri zen, grezieraren bidez (περσικόν persikón) eta, hortik, Al-Andaluseko arabierara *albéršiq[5]. Hortik eratortzen dira ere muxurka, muxika eta mertxika (Bizkaianpresku eta Zuberoanpeska).
Historia
Antzinatik ezagutu izan da Armenia inguruan, horregatik espezie tipoak (Prunus armeniaca) izen zientifikoa du. Azken ikerketek diotenez Erdialdeko Asian eta Txinan sortu zela iradokitzen dute.
Ondoren Asia hegoaldera zabaldu zen eta handik Europara eta Afrika iparraldera pasa zen, bai eta Japoniara ere.
Deskribapena
Drupa itxurako fruitua da. Mertxika baten itxura du, kolore laranjazko haragia eta erdian hezur handia, baina hura baino zerbait txikiagoa da.
Espezieak
Abrikotak Prunus sect. Armeniaca taldeko espezieetako fruituak dira. Prunus brigantina espeziearen posizio taxonomikoa eztabaidan dago. KloroplastoetakoDNA sekuentzian oinarrituta aranarekin bateratzen da[6], baina nukleoko DNAn oinarritua gertuago dago beste abrikotetatik[7].