Biodibertsitateari buruzko Nazio Batuen Konferentzia (COP16 ingelesez: Conference of the Parties)) Kolonbiako Cali hirian egin zen mundu mailako konferentzia izan zen. Ekimena 2024ko urriaren 21etik azaroaren 1 arte egin zen.[1]
COP16-k, «Estatu Sinatzaileen Konferentzia» esan nahi du. Aniztasun Biologikorako Nazio Batuen Hitzarmenari buruz eztabaidatzeko eta negoziatzeko foro orokor nagusia da. Topaketa honetan, mundu osoko ordezkariek biodibertsitatearen kontserbazioan eta erabilera iraunkorrean aurrera egiteko lan egin nahi zuten. Aniztasun Biologikoaren Kunming-Montreal Mundu Esparruaren jarraipena gai nagusietariko bat izan zen aurreko konferentzian, COP15ean, ezarritako helburu nazionalak betetzean herrialdeek izan duten aurrerapena ebaluatzeko helburuarekin.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak