2023ko Nepalgo lurrikara 5,7 (Mw) magnitudeko lurrikara izan zen, 2023ko azaroaren 3ko 23:47tan (UTC 6:18:02) gertatua. Epizentroa Jajarkot barrutiko Ramidanda izan zen, eta hipozentroa 16,5 kilometroko sakoneran.[1] Gutxienez 157 lagun hil ziren horren ondorioz, Barne Ministerioko funtzionario batek Reuters berri agentziari azaldu zionez. Erreskate taldeen arabera, baliteke hildakoen kopuruak gora egitea egunotan.[2]
Indiako Lucknow, Patna[3] eta New Delhi hirietan ere nabaritu zuten, eta horrek jendea izutu eta eraikinetatik ihes egitea eragin zuen. Bahraich eta Jaipur hirietan, etxe eta eraikin asko pitzatuta geratu ziren, bi hotel barne.[4][5]
Erreferentziak
Kanpo estekak