2022an Errusiako Ukrainako inbasioaren testuinguruan, errusiar umeen deportazioa salatu dute , baita ukrainar ume horien behartutako adopzioa ere. Hau, hala balitz eta nazioarteko legediaren arabera –besteak beste, 1948ko Genozidio Konbentzioa – genozidio-delitu bat litzateke; izan ere, UNICEFek orain arte ezin izan ditu salaketak modu independentean egiaztatu.[ 1]
Errusiak dio zibilak Errusiara ebakuatzen dituela, ez indarrez deportatzen; hala ere, urte bereko maiatzaren 30ean , Vladimir Putinek dekretu bat sinatu zuen ukrainar umezurtztzat jotzen ziren horien adopzioa errazteko.[ 2]
Aurrekariak
Errusiara behartutako deportazioen lehen informazioak martxo-erdialde inguruan agertu ziren, Mariupolgo setioaren testuinguruan.[ 3] Hala, martxoaren 22rako , Ukraina eta AEBetako agintariek adierazi zuten 2,300 haur baino gehiago "bahitu " zituztela Donetsk eta Luhansken kokaturiko indar errusiarrek .[ 4] [ 5]
Ikuspegi orokorra
Montrealgo Raoul Wallenberg Giza Eskubideen Zentroak eta Washingtongo New Lines Institutuak egindako txosten baten arabera, "arrazoiak daude ondorioztatzeko" Errusiak 1948ko Genozidioaren Hitzarmeneko bi artikulu urratzen dituela; horien artean, Ukrainako umeak indarrez Errusiara bidaltze; berez, ekintza genozida dena.[ 6]
Maiatzaren 30ean , Vladimir Putinek Ukrainako umezurtz edo guraso -zaintzarik ez zutenei errusiar herritartasuna emateko prozesua erraztu zuen, sinatu zuen dekretu baten bidez.[ 2] [ 7]
Apirilaren 11rako , Ukrainako 7.5 milioi haurren bi herenak lekualdatuta zeuden jada, NBEko Ukrainako Giza Eskubideen komisarioaren arabera, Lyudmila Denysova .[ 1] Serhiy Kyslytsya-ren arabera, bestalde, NBEko Ukrainako enbaxadorea , momentu hartara arte 120,000 haur baino gehiago Errusiara deportatuak izan zirela adierazi zuen.[ 1] [ 8] Maiatzaren 26an , deportatu-zenbakia 238,000 ume ukrainar baino gehiagora emendatu zuten.[ 7]
Ukrainak ekainaren hasierako OSCEren bilera batean planteatu zuen gaia, non Jevhenii Tsymbaliuk-ek Ukrainako misio-buruak indarrez adoptatutako ume ukrainar baten mezua aipatu zuen.[ 9]
Ukrainska Pravda ren arabera, Errusiak 267 umezurtz eraman ditu Mariupoletik (Ukraina) Rostovera (Errusia), bertan errusiar herritar bihurtzeko, Maria Lvova-Belovak gainbegiratuta. Halaber, Errusiako agintariek umezurtzak bilatu eta bildu zituztela jakinarazi zen ere, helmuga ezezagun batera eramateko helburuarekin.[ 10]
Erreakzioak
Ukrainako agintariek Putinen dekretua "Ukrainako lurraldetik umeen bahiketa legeztatzeko" bide bat dela aldarrikatu zuten. Adierazi zutenez, dekretu hark 1949ko Genevako Hitzarmena, Gerra-Garaian Pertsona Zibilak Babesteari buruzkoa, zein 1989ko NBEren Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak "larriki urratzen" zituztela adierazi zuten.[ 7]
Ukrainako Atzerri Ministerioak ohar batetan esan zuenez, "Ukrainiako goi-mailako funtzionarioek eta militar errusiarrek haurren aurkako nazioarteko krimen larrienak ikertuko dituzte, eta egileak epaituko dituzte. Errusiak ezin izango du erantzukizunik zorrotzena saihestu."[ 7]
UNICEFeko Larrialdi Programetako zuzendari den Manuel Fontaine-k CBS News i esan zionez, UNICEF "[ekintza] hor[i]en jarraipena" egiten ari da, bai eta "nola lagundu dezakegun aztertzen ari da", nahiz eta momentuz ikertze-gaitasunik ez dutela adierazi.[ 1]
Timothy D. Snyder genozidioaren ikertzaileak adierazi zuenez, "haurrak en masse bahitzea eta atzerriko kultura batean asimilatzuak izatea bilatzea genozidioa da 1948ko Genozidioaren Hitzarmenaren 2. artikuluaren E atalaren arabera".[ 11]
Erreferentziak
↑ a b c d Falk, Pamela. (11 April 2022). Almost two-thirds of Ukraine's 7.5 million children have been displaced in six weeks of war, U.N. says. CBS News .
↑ a b Dawson, Bethany. (9 April 2022). Russia to fast-track adoptions of Ukrainian children 'forcibly deported' after their parents were killed by Putin's troops, authorities say. Business Insider .
↑ Mark, Michelle. (20 March 2022). Thousands of residents in a besieged Ukrainian city were 'forcibly' taken to Russia, Mariupol city officials say. Business Insider .
↑ Sullivan, Rory. (22 March 2022). More than 2,300 children ‘kidnapped’ by Russian forces, says Ukraine. Independent .
↑ Cohen, Rebecca. (22 March 2022). US Embassy accuses Russia of kidnapping children amid reports it's deporting thousands of Ukrainians by force. Insider .
↑ Borger, Julian. (27 May 2022). Russia is guilty of inciting genocide in Ukraine, expert report concludes. Guardian .
↑ a b c d Putin’s decree "legalizes" abduction of children from Ukraine - MFA. Ukrinform 31 May 2022 .
↑ Ochab, Ewelina U.. (10 April 2022). Ukrainian Children Forcibly Transferred And Subjected To Illegal Adoptions. Forbes .
↑ Ukraine at OSCE talks about abduction of children by Russians. Ukrinform 2 June 2022 .
↑ Zagorodnyi, Mykhailo. (31 May 2022). Invaders deport children from Mariupol and Volnovakha to Rostov Oblast, Russia: they want to turn them into Russian citizens. Ukrainska Pravda .
↑ Timothy D. Snyder on Twitter, 1 June 2022. .
Kanpo estekak
Orokorra Zibilen aurkako erasoak Prozedura legalak