2022-23ko Espainiako Errugbiko Ohorezko Maila

2022-2023ko Espainiako Ohorezko Maila
Herrialdea Espainia
Datak2022ko urriak 2 – 2023ko maiatzak 7
Parte-hartzaileak13 talde
IrabazleaVRAC
FinalistaAparejadores Burgos
Maila galdutakoakCR La Vila, Gernika RT
Webguneaferugby.es
Aurretik: 2021-2022
Ondoren: 2023-2024

2022-23ko Espainiako Errugbiko Ohorezko Maila Espainiako gizonezkoen errugbi liga nagusiaren 56. denboraldia izan zen. 13 talde lehiatu ziren, 2022ko urriaren 2tik 2023ko maiatzaren 7ra arte. VRAC izan zen irabazlea, finalean Aparejadores Burgos 40 eta 34 garaiturik.[1]

Taldeak

2021-22ko denboraldian, Alcobendas taldeak iruzur egin zuen Gavin van den Berg hegoafrikar jokalariaren pasaportearekin. Horren ondorioz, Espainiako Errugbi Federazioak Ohorezko B Mailara jaitsi zuen Madrilgo taldea.[2]

Iruzurraren berri izan orduko, Gernika Rugby Taldea, denboraldi hartan maila galdua zuena, epaitegietan borrokatzen hasi zen mailari eusteko. Azken erabakia, ordea, asko luzatu zen. Liga 12 talderen artean jokatzeko antolaturik bazegoen ere, 2022ko irailaren amaieran, Kirol Administraziorako Epaitegiak arrazoia eman zion Bizkaiko taldeari, eta maila gorenean jokatu ahal izan zuen. Hala, hamahiru talde aritu ziren nor baino nor gehiago.[3][4]

2022-2023ko Espainiako Ohorezko Mailako taldeak
Kluba Hiria Estadioa Edukiera
Aparejadores Burgos Burgos San Amaro 1.500
Pasek Belenos Avilés Estadio Santa Bárbara 5.000
Real Ciencias Enerside Sevilla La Cartuja 1.932
Complutense Cisneros Madril Estadio Complutense 12.400
SilverStorm El Salvador Valladolid Pepe Rojo 5.000
Barça Rugbi Bartzelona La Teixonera 500
Gernika RT Gernika Urbieta zelaia 1.000
CR La Vila Villajoyosa Campo de Rugby El Pantano 3.000
Les Abelles Valentzia Polideportivo Quatre Carreres 500
AMPO Ordizia Ordizia Altamira 500
Pozuelo RU Pozuelo de Alarcón Valle de las Cañas 500
UE Santboiana Sant Boi de Llobregat Baldiri Aleu 4.000
VRAC Valladolid Pepe Rojo 5.000

Lehiaketa sistema

Lehenbiziko fasea liga moduan jokatu zen, denak denek aurka, partida bakarrera. Ligaxka horren ostean bi multzo eratu ziren: 6 talde hoberenak A multzoan eta beste 7ak B multzoan. Bigarren fasean, multzo bakoitzeko taldeek itzuli bakarreko ligaxka jokatu zuten, eta lehenbiziko fasean lortutako puntuak ere gehitu zitzaizkien.[5]

Puntuak honela banatu ziren:

  • 4 puntu garaipenagatik
  • 2 puntu berdinketagatik
  • 0 puntu porrotagatik
  • eraso bonus puntu bat, 4 entsegu edo gehiago lortzeagatik.
  • defentsa bonus puntu bat, 7 tanto edo gutxiagoko aldeaz galtzeagatik.

A multzoko talde guztiek eta B multzoko bi hoberenek titulurako kanporaketak jokatu zituzten. B multzoko azken bi taldeak Ohorezko B Mailara jaitsi ziren, eta 5.ak mailari eusteko playoff-a jokatu behar izan zuen Ohorezko B Mailako bigarrenaren kontra.

Lehenbiziko fasea

Lehenbiziko fasea
Kluba Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Aldeko tantoak Aurkako tantoak Aldea Eraso bonusak Defentsa bonusak Puntuak
1 VRAC 12 11 0 1 386 170 216 8 1 53
2 Real Ciencias Enerside 12 10 0 2 481 192 289 8 1 49
3 Aparejadores Burgos 12 10 0 2 502 245 257 6 1 47
4 SilverStorm El Salvador 12 7 1 4 356 240 116 5 1 36
5 Barça Rugbi 12 7 0 5 406 288 118 2 4 34
6 UE Santboiana 12 7 1 4 360 292 68 2 2 34
7 Complutense Cisneros 12 7 0 5 271 262 9 3 2 33
8 AMPO Ordizia 12 5 0 7 306 343 -37 2 3 25
9 Pozuelo RU 12 5 0 7 337 405 -68 2 1 23
10 Pasek Belenos 12 4 0 8 234 332 -98 1 2 19
11 Les Abelles 12 3 0 9 267 346 -79 2 4 18
12 Gernika RT 12 1 0 11 225 402 -177 1 2 7
13 CR La Vila 12 0 0 12 84 698 -614 0 0 0
A multzorako sailkatua
B multzorako sailkatua

Bigarren fasea

A multzoa

A multzoa[6]
Kluba Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Aldeko tantoak Aurkako tantoak Aldea Eraso bonusak Defentsa bonusak Puntuak
1 VRAC 17 14 1 2 562 272 +290 10 2 70
2 Aparejadores Burgos 17 15 0 2 667 332 +335 8 1 69
3 Real Ciencias Enerside 17 13 1 3 635 287 +348 11 1 66
4 UE Santboiana 17 9 1 7 487 457 +30 2 3 43
5 Barça Rugbi 17 8 0 9 518 484 +34 2 4 38
6 SilverStorm El Salvador 17 7 1 9 420 393 27 5 3 38

B multzoa

B multzoa[6]
Kluba Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Aldeko tantoak Aurkako tantoak Aldea Eraso bonusak Defentsa bonusak Puntuak
1 Complutense Cisneros 18 12 0 6 550 392 +158 6 2 56
2 AMPO Ordizia 18 10 0 8 608 489 +119 6 3 49
3 Pasek Belenos 18 8 0 10 393 469 -76 3 2 37
4 Les Abelles 18 7 0 11 476 466 10 3 5 36
5 Pozuelo RU 18 6 0 12 528 573 -45 3 4 31
6 Gernika RT 18 3 0 15 353 582 -229 2 3 17
7 CR La Vila 18 0 0 18 131 1132 -1001 0 0 0
Final laurdenetarako sailkatua
Jaitsierako playoff-a jokatu beharra
Ohorezko B Mailara jaitsia

Fase finala

Final laurdenak Finalerdiak Finala
                   
Maiatzak 23, Valladolid        
 VRAC  28
Maiatzak 28, Valladolid
 Euskal Herria AMPO Ordizia   17  
 VRAC   46
Maiatzak 23, Sant Boi
   UE Santboiana   11  
 UE Santboiana   38
Ekainak 3, Valladolid
 Barça Rugbi   31  
 VRAC   40
Maiatzak 23, Sevilla
   Aparejadores Burgos   34
 Real Ciencias Enerside   36
Maiatzak 28, Burgos
 SilverStorm El Salvador   12  
 Aparejadores Burgos   28
Maiatzak 23, Burgos
   Real Ciencias Enerside   21  
 Aparejadores Burgos   32
 Complutense Cisneros   22  

Igotzeko/mailari eusteko promozioa

Pozuelo RU-k, B multzoko 5. sailkatuak, Kantabriako Independiente RC-ren aurka jokatu zuen mailari eusteko promozioa. Madrildarrek bi partidak irabazi zituzten: 25-73 Santanderren eta 97-21 etxean; beraz, 2023-2024ko denboraldian Ohorezko Mailan berriz jokatzeko txartela eskuratu zuten.[7]

Erreferentziak

  1. Peñacoba Rogel, Fco. Javier. 40-34 Aparejadores acaricia el título pero en la prórroga decidió el VRAC. burgosdeporte.com (Noiz kontsultatua: 2024-2-18).
  2. Contreras, Rodrigo. Fin al culebrón 'Van den Berg' entre la Federación y el Alcobendas. Relevo, 2022ko urriak 12, relevo.com (Noiz kontsultatua: 2024-2-19).
  3. Gernika Ohorezko Mailan arituko da hurrengo sasoian. Berria, 2022ko irailak 25, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-2-16).
  4. Berastegi, Iñaki. Hasi baino lehen, atzetik. Berria, 2022ko irailak 29, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-2-16).
  5. La División de Honor de rugby arrancará con 13 equipos y cambio de formato. Sport, 2002ko irailak 28, sport.es (Noiz kontsultatua: 2024-2-20).
  6. a b Clasificación Rugby División de Honor 2022/2023. rtve.es (Noiz kontsultatua: 2024-2-16).
  7. Pozuelo Rugby gana la promoción y mantiene su plaza en División de Honor. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2024-5-27).

Kanpo estekak