2024-25eko Espainiako Errugbiko Ohorezko Maila Espainiako gizonezkoen errugbi liga nagusiaren 58. denboraldia da. 12 talde ari dira lehian 2024ko urriaren 5etik aurrera.[1]
Taldeak
Lehiaketa sistema
Lehenbiziko fasea liga moduan jokatuko da, denak denek aurka, partida bakarrera. Ligaxka horren ostean bi multzo eratuko dira: 6 talde hoberenak A multzoan eta beste 6ak B multzoan. Bigarren fasean, multzo bakoitzeko taldeek itzuli bateko ligaxka jokatuko dute, eta lehenbiziko fasean lortutako puntuak ere gehituko zaizkie.
Puntuak honela banatuko dira:
- 4 puntu garaipenagatik
- 2 puntu berdinketagatik
- 0 puntu porrotagatik
- eraso bonus puntu bat, 4 entsegu edo gehiago lortzeagatik.
- defentsa bonus puntu bat, 7 tanto edo gutxiagoko aldeaz galtzeagatik.
A multzoko talde guztiek eta B multzoko bi hoberenek titulurako kanporaketak jokatuko dituzte. B multzoko azken bi taldeak Ohorezko B Mailara jaitsiko dira, eta 4.ak jaitsierako playoff-a jokatu beharko du Ohorezko B Mailako bigarrenaren kontra.
Lehenbiziko fasea
|
A multzorako sailkatua
|
|
B multzorako sailkatua
|
Erreferentziak
Kanpo estekak