2021eko Israel-Palestina gatazka

2021eko Israel-Palestina gatazka
Irudia
Map
Motagatazka etniko
gatazka armatu
gertaera
desordena zibil
Honen parte daIsrael-Palestina Gatazka
Denbora-tarte2021eko maiatzaren 6a - 2021eko maiatzaren 21a
Data2021
KokalekuSouthern Levant (en) Itzuli
HerrialdeaIsrael eta Palestina
Parte-hartzaileak
Honen ondorioainternational reactions to 2021 Israel–Palestine crisis (en) Itzuli
Pertsona hilak300 (Herri palestinarra)
Pertsona zaurituak1.600
592 (Israeldar)
Atxilotu kopurua
376
Komunikabide
Kronologia
2021 Lod riots (en) Itzuli
Operation Guardian of the Walls (en) Itzuli
Jerusalem riots (2021) (en) Itzuli
2021 Acre riots (en) Itzuli
Osatuta
Sheikh Jarrah salba dezagun dio pakarta honek, maiatzaren 9an.

Israel-Palestina gatazka berriro ere 2021eko maiatzaren 6an hasi zen. Liskarrak hasieran palestinar manifestarien eta Israelgo poliziaren artean izan ziren. Gatazkaren jatorria Israelgo Epaitegi Nagusiaren erabaki bat izan zen, Jerusalemgo Sheij Jarrah auzotik beren etxeetatik hainbat palestinar kanporatzea agintzen zuena. Ondorioz, gutxienez 300 pertsona suertatu ziren zauriturik, gehienak palestinarrak. Aldi berean, lau egunetara Israelgo indar armatuak Gazaren gainean erasoka hasi ziren mugatik hurbildik, 83 palestinar erailez, eta zauritu eraginez. Palestinar miliziek hainbat suziri jaurti zituzten, baina Israelgo defentsa sistemak gehienak neutralizatu zituen.

Tentsioaren igoera Zisjordanian eta istilu larriak

2021eko maiatzaren 6an, liskarrak hasi ziren palestinar manifestarien eta Israelgo poliziaren artean. Gatazkaren jatorria Israelgo Epaitegi Nagusiaren erabaki bat izan zen, Jerusalemgo Sheij Jarrah auzotik beren etxeetatik hainbat palestinar kanporatzea agintzen zuena. Ondorioz, gutxienez 300 pertsona suertatu ziren zauriturik, gehienak palestinarrak.

Tentsioa igotzen joan zen hurrengo egunetan, palestinarren eta israeldarren arteko gatazka Israelgo hiri gehiagotara zabalduz. Eskuin muturreko jende saldoak arabiarrak jipoitzen eta dendetako kristalak hausten ibili ziren eta, luze gabe, Israelgo armadak Gazaren aurka ekin zion. Gertaerak Laylat al-Qadr edo Patuaren Gauarekin batera jazo ziren, musulmanen garrantzi handiko ospakizunean. Halaber, egun horretan juduen Jom Jerusalem edo Jerusalem Eguna ospatzen zen.

Gazaren aurkako erasoak

Bonbardaketak egiten eta mugatik lehergailuak botatzen aritu zen Israel, maiatzaren 10etik, Harresien Zaindariaren Operazioa delakoan. Etengabe, bestetik, ari zen handitzen erasoen ondorioz hildakoen kopurua. Gazako Osasun Ministerioaren datuen arabera, israeldarrek 83 lagun hil zituzten, eta gutxienez 487 lagun zauritu.

Aireko erasoen ondorioz ez ezik, «gas toxikoa» arnastuta ere hil ziren horietako zenbait, ministerioaren arabera. Hildakoen artean Mohammed Abdullah Fayyad Hamassen komandantea zegoen. Palestinako miliziek ere suziriak jaurtitzen ari ziren, baina misilen aurkako Israelen sistemak atzeman zituen gehienak;[1] suziri horiek gutxienez zazpi biktima eragin zituzten.[2]

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak