Dominak
Postua
|
Estatua
|
Urrea
|
Zilarra
|
Brontzea
|
Guztira
|
75.a |
Euskal Herria |
0 |
0 |
2 |
2
|
Guztira |
0 |
0 |
2 |
2
|
Euskal Herria, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak talde onartua ez bazen, domina bi lortu zituen eta 75. postuan egongo zatekeen, Grezia, Moldavia, Qatar eta Singapurrekin batera. Maialen Chourraut piraguistak eta Maider Unda borrokalariak brontze bana lortu zituzten.
Nely Carla Alberto, Andrea Barnó, Patricia Elorza eta Elisabeth Pinedo euskal herritar eskubaloi jokalariek brontzezko domina ere lortu zuten eskubaloian. Hala ere, taldeko domina hau Espainiako selekzioarena da.
Parte hartzaileak kirolaren arabera
Hona hemen 2012ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuten euskal kirolarien zerrenda. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak onartutako 26 kirol olinpikoetatik 15ean hartu zuten parte euskal kirolariek, ia denak (Frantziarekin aritu zen Ophélie Aspord igerilaria izan ezik) Espainiako selekzioarekin.
Kanpo estekak