2010eko erakusketaren lema "Hiri hobea, bizitza hobea" izan zen eta Shanghairen hazkunde eta garapen handiaren ikur bihurtu nahi zuen. Munduan antolatutako nazioarteko erakusketa guztietan bisitari gehien erakarriko dituen erakusketa izatea espero zuten, 70 milioi pertsona.
Aukeraketa
2002koabenduaren 3an, Nazioarteko Erakusketen Bulegoaren 132. bilerak Monakoko Printzearen jauregian egindako bileran, lau bozketa egin ziren. Bozketan erakusketa antolatzeko aurkeztutako bost hiriek hartu zuten parte eta bozketen emaitzak honakoak izan ziren:
192 herrialde eta nazioarteko 50 erakundek parte hartu zuten. Herrialde bakoitzak pabiloi bat eraikitzeko eskubidea zuen, edo beste herrialde batzuekin batzea, Afrikako hainbat herrik egin zuten moduan.
Erakusketan munduko 113 hirietako hirigintza hobekuntzak erakutsi zuten, horien artean Bilboren eraberritzea aukeratu zuten. "Bilbao Guggenheim ++" izenarekin, Bilbok1990eko hamarkadan hasitako eraberritzea erakutsi zuen Shanghaiko erakusketan. Bilboko stand-ean hiriaren maketa eta Jesus María Lazkano euskal herritar margolariarenBilbo MMX margolana erakutsi zuten.