Shanghaiko metroa1993eko zabaldu zen, eta ordutik etengabe handitu da, linea berrien eraikuntzarekin. 2013ekomartxoaren 15ean 439 kilometro luze zen metro sarea, eta 2010. urtearen amaieratik, aurrikusitako tarte guztiak zabaltzean, munduko metrorik luzeena da Londresko metroa gaindituz.
Kronologia
1993
1. linea: 1993ekoMaiatzaren 28ean, metroaren lehen linea zabaldu zen, Shanghaiko tren geltokia eta Jin Jiang parkearen artean (16,1 kilometro eta 13 geltoki).
1996
1. linea: Jin Jiang parkea - Xin Zhuang tartea zabaldu zen (5,3 kilometro eta 3 geltoki).
1999
2. linea: Urriaren 28an, metroaren bigarren linea inauguratu zen Zhong Shan parkearen eta Long Yang kalearen artean (16,4 kilometro eta 12 geltoki).
2000
2. linea: Abenduaren 26an, Long Yang kalea - Zhang Jiang tartea zabaldu zen (2,8 kilometro eta 2 geltoki).
3. linea: Abenduaren 26an, Shanghai Hegoaldeko tren geltokia - Jiang Wan Herria tartea zabaldu zen (24,6 kilometro).
2003
5. linea: Azaroaren 25ean, Xin Zhuang - Min Hang garapen gunea tartea zabaldu zen (17,2 kilometro eta 11 geltoki).
2004
1. linea: Abenduaren 28an, Shanghaiko tren geltokia - Gong Fu Xin Cun tartea zabaldu zen (12,4 kilometro eta 9 geltoki).
2005
4. linea: Abenduaren 31an, Bao Shan kalea - Lan Cun kalea - Da Mu Qiao kalea - Yi Shan kalea tarteak zabaldu ziren.
2006
2. linea: Abenduaren 30ean, Zhong Shan parkea - Song Hong kalea tartea zabaldu zen (6,8 kilometro).
3. linea: Abenduaren 18an, Jiang Wan Herria - Iparreko Jiang Yang kalea tartea zabaldu zen (15,7 kilometro).
2007
1. linea: Abenduaren 29an, Gong Fu Xin Cun - Fu Jing kalea tartea zabaldu zen (4,3 kilometro eta 3 geltoki).
4. linea: Abenduaren 29an, Lan Cun kalea - Da Mu Qiao kalea tartea zabaldu zen.
6. linea: Abenduaren 29an, Gang Cheng kalea - Hegoaldeko Ling Yang kalea tartea zabaldu zen (31,5 kilometro eta 25 geltoki).
8. linea: Abenduaren 29an, Shi Guang kalea - Yao Hua kalea tartea zabaldu zen.
9. linea: Abenduaren 29an, Gui Lin kalea - Song Jiang Xin Cheng tartea zabaldu zen.
2008
9. linea: Abenduaren 28an, Gui Lin kalea - Yi Shan kalea tartea zabaldu zen.
2009
8. linea: Uztailaren 5ean, Yao Hua kalea eta Aeroespazioaren museoa tartea zabaldu zen.
7. linea: Abenduaren 5ean, Qihua Kalea - Huamu kalea tartea (34,4 kilometro eta 28 geltoki).
9. linea: Abenduaren 31an, Yishan kalea - Yanggao kalea tartea (14,5 kilometro eta 10 geltoki).
11. linea: Abenduaren 31an, Jiading iparraldea - Jiangsu kalea tartea (33 kilometro eta 17 geltoki).
2010
2. linea:
Otsailaren 24an, Zhangjiang Hi-Tech Park - Guanglan kalea tartea zabaldu zen, bi geltoki berri zabaldu zirelarik. (3,8 kilometro).
Martxoaren 15ean, Songhong Road - Xujing tartea zabaldu zen, (8 kilometro eta bi geltoki).