20,000 Leagues Under the Sea (euskaraz: «20.000 legoa itsas azpitik») 1954ko abenturazko filma da, Richard Fleischer estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Jules Verne idazlearen Hogei mila legoako bidaia itsaspetik eleberriaren egokitzapena da. Kirk Douglas, James Mason, Peter Lorre eta Paul Lukas izan ziren antzezle nagusiak.[1]
Hiru Oscar saritarako izendatua izan zen, eta bi irabazi zituen: zuzendaritza artistiko onenarena (John Meehan eta Emile Kuri) eta efektu berezi onenena (John Hench eta Joshua Meador). Filma steampunkaren aurrekaritzat hartua da.[2]
Argumentua
1868an, Hegoaldeko Ozeano Barean, itsasontziek balea arraro baten erasoak jasan ohi dituzte. Itsasoko lasaitasuna hausten ari den piztia ehizatzeko asmoz, estatubatuarrek gerraontzi bat itsasoratu berri dute. Baina munstroak gerraontzia ere erasoko du, eta haren ahalmen militarra ez da aski izango hondoratzea galarazteko.
Alabaina, ustez itsas-munstroa zena Nautilus izeneko altzairuzko itsaspeko bat da, garai haietarako sinistezina zen tramankulua. Itsaspekoaren agintean Nemo kapitaina (James Mason) dago, itsaspeko sekretuak inork ez bezala ezagutzen dituen gizon ikasia, baina gizateriarekin erabat sumindurik dagoena. Hondoratutako gerraontzitik bizirik atera diren bakarrak Pierre Aronnax irakaslea (Paul Lukas), haren laguntzaile Conseil (Peter Lorre) eta Ned Land arpoilaria (Kirk Douglas) dira. Nautilus itsaspekoko eskifaiak hiru gizon horiek erreskatatuko ditu, eta Nemo kapitainak itsaspekoa eta itsas hondoko mundu sekretua ezagutzeko gonbitea egingo die. Nemo kapitainaren ezusteko gonbidatuak erabat txunditurik geldituko dira.
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak