1998ko Andaluziako Itzulia txirrindularitza itzuli honen 44. edizioa izan zen. 1998ko otsailak 15 eta 19 artean ospatu zen, 5 etapatan banatutako 839,90 kilometroko ibilbidea eginez. Sevillan hasi eta Granadan amaitu zen. Robbie McEwen, Tom Steels eta Van Heeswijk esprinterrak irabazi zituzten lau etapa eta mendiko etapa Marcelino Garciarentzat izan zen. David Etxebarriak hirugarren izan zen Lucenako helmugan eta baita sailkapen nagusian ere.
Garailea izan zen Marcelino Garcíak proba, batez beste, 38,765 kilometro orduko abiaduran bete zuen. Erregulartasunaren sailkapena Tom Steelsentzat izan zen, mendikoa Laurent Jalabertentzat, tarteko helmugena Jacky Durandentzat eta taldekakoa ONCErentzat.
152 txirrindularik parte hartu zuten 8 txirrindulariko 19 taldetan banatuta. Proba 121ek amaitu zuten.
Etapak
Sailkapen nagusia
Kanpo estekak